domingo, 11 de febrero de 2018
Star Wars: Azken jedia
Orokorrean ez zait filmea asko gustatu.
Filmeari txispa falta izan zaio, zenbait gauza ondo egon dira eta beste batzuk txarto, hori bai pertsona bakoitzak bere iritzia izango du.
Zenbait pertsonai gutxietsi dituzte edo ez dituzte kontuan hartu, jakin da gauza gehiago eman ahal ziotela filmeari. Phasmaren kasua argiena, pertsonaia interesgarria zen eta inperioko gerlarien artean agian argia ematen zuena.
Luke ez da betiko izan, jediak alde batera utzi dituzte. Entrenamendua ezin zaio deitu Reik egin duenari eta hori gutxi balitz dudak izango zituela nahiko argi zegoen. Arazo baten aurrean jedi batek hausnarketa egingo luke eta egoerari buelta emateko bideren bat bilakatuko luke. Benicio del Toro-rena ez dakit nondik hartu, oso arraroa eta nabarmena egin zitzaidan.
Snoke, "enperadore" moduan zegoena ez du aipagarria den ezertxo ere ez egin, Kylo entrenatzeaz aparte.
Porg-ak barregarriak, politak etab izateaz aparte zentsurik ez diet ikusi.
Lando Karlissiani ez diote keinurik egin, atera izan balitz kameo moduan edo argazki batean ondo egongo litzateke.
VII atala kontuan izanda eta antzinako filmeen esentzia zuenez eta orain hori galduta, zentsazioak ez dira batere onak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario