martes, 19 de noviembre de 2019

ERAZTUNEN JAUNA, AMAZON SERIEA 2RREN DENBORALDI BATETARAKO SINATU EGIN DUTE



          Orain dela gutxi, argitaratu egin da Eraztunen Jauna, Lur Erdiko bigarren aroan gertatuko den seriaren 2rren denboraldia sinatu berri egin dutela.

Albistea izatez ez da txarra, hala ere lehen denboraldia atera aurretik, bigarrena sinatzea arrisku handia hartzea da.

Tolkinek sortutako fantasia mundu hori, oso zabala eta aberatsa da eta hori pantaila batean azalaratzea ez da batera gauza erraza.

Tolkinek zuen idazteko era, oso narrazio sakona duena, ez da beste idazle batzuek dutena bezalakoa. Honekin ez dut esan nahi, beste idazleak bere eran oso ongi idazten dutela, baina Tolkien aintzindaria dela bai.

 Egia da, ezin dutela ezer lekutik atera eta liburuei fideltasuna izan behar dutela. Uste dut, amazonen lehen serie izango dela eta neurri honetako superprodukzio bat egitea bi alde ditu: 1, Sekulakoa ateratzea eta zaleetuek gozatzea edo 2, dena pikutara joatea.

Esaten dutenez, proiektua aurrera eramango duten pertsonek, oso adituak direla Tolkinen munduan eta hori lasaitasun puntu bat eragiten du.

Hala ere, ikusi arte ez dut baloraziorik egingo. Balorazio egiteko, seriearen lehen denboraldia ikusi ostea izango da, ahalik eta sakontasun handiena eginez.