miércoles, 12 de enero de 2022

AGE OF EMPIRES IV | IRITIZI ARTIKULUA

   




      Iepa lagunok: 

         Hemen natorkizue 2022ko lehen iritzi artikuluarekin, kasu honetan Age Of Empire IV jokoari buruz. Beti esaten dudan moduan, iritzia artikulua nire esperientziaren araberan oinarritua dago, bakoitzak bere iritzia izan dezake noski. 


Orokorrean esan daiteke, Age Of Empires IV jokoa bi jokoren arteko nahasketa dela. Alde batetik Age Of Empire 2, ekonomia, gerlariak.... eta Age Of Mitology, batez ere eraikin berezi batzuk daudelako aro batekin bestera joateko. 


4 kanpaina daude jokoan: Normandoen kanpaina, 100 urteko guda, Mongoliar inperio eta Errusiar inperioaren kanpaina. Hauetatik 3 jokatu ditut, Errusiar inperioaren ( Rus ) oraindik ez dut frogatu. 


Kanpainak 4 zailtasunetan dauda sortuak, Normandoena errezena eta Rus zailena. Gehien gustatu zaidana kanpainen barruan eta berria dena, ez dela pertsonai historiko batean soilik finkatzen. Urte zehatz batzuetan oinarritzen da eta pertsonai historiko ugariren istoriak kontatzen dituena. 


 

Horretaz aparte bideo bereziak ere badauda. Bideo horietan une horietako aurrerapenak, margoak nola egiten zituzten... azaltzen dira eta interesgarriago bilakatzen du kanpaina. Bideo eta informazio guzti hau, kanpainen misioen ostean lortzen dira. 


Jokatzeko zailtasun mailak ere badaude. Historia modua ( lasaitasunez jokatzeko) eta maila zaila ( irabazteko gehiago egin behar dena). Zenbait misio, gogorrak egiten dira eta zailtasunean ere nabaritu egiten da. Esaterako 100 urteko gerran gertatzen den misio bat, asko sufrituta garaitu nuena. 


Asko gustatu zaidan jokatzeko era, abiadura misioak izan dira. Helburu zehatz batzuk lortu behar dituzu eta denboraren arabera hiru domina irabazteko aukerak ematen dizkizu: Urrea, Zilarra eta Brontzea. Zenbat eta azkarrago hobeto. Jokoak markatzen dizu, zein denboratan lortzen den baikoitza.