viernes, 2 de febrero de 2018

FORESTALA WARHAMMER FANTASY





          Kaixo lagunok:

Gaurko nire warhammer fantasy jokoko pertsonairik gustokoenetariko bat dakarkizuet eta bere diorama ikusteko aukera izango duzue.

Hasi aurretik:

ZER DA WARHAMMER FANTASY? (Oso gainetik azaldua)

Warhammer Fantasy,izenak dioen moduan fantasia mahai joko bat da. Figuratxoak erabilita eta arauak dituen liburuekin jolasten da (zen, izatez desagertu egin da warhammer fantasy, hala ere badira 9th Age jolasten dutenak.)

Bi armada elkarren lehian egoten dira borroka batean, eta dadoak, erregela eta arauak erabilita gertatzen dira batailaren gorabeherak.

NON BIZI DIRA FORESTALAK?

Forestalak, Athel Loren izeneko baso batean bizi egiten dira.


 Elfo Silbanoekin batera. Elfo Silbanoak, Zeltak direla esan daiteke erabiltzen dituzten runas eta gorputzean marrazten dituzten irudiengatik. 






Warhammer Fantasyko, arkularirik onenak diren Elfo Silbanoak. Alto Elfoekin alderatuta zabalguneetan borrokatzen dutenak, hauek gerrila moduan egiten dituzten erasoak. Noizbehinka zabalguneetan egin dute borroka baina ez da ohikoa.


Forestalak, eliteko arkulariak dira. Athel Loren baditu oso leku arriskutsuak eta forestalak bertatik mugitzen dira, bidezidor bat balitz moduan. Egunak egon ahal dira leku batean mugitu egin gabe bere etsaia zelatatzen. Ikustezin bihurtu behar dira eta oso zaila da hori, deabruek etab argi zuri moduan ikusten dituztelako elfoak.

Exploratzaeile moduan ibiltzen dira, armadaren aurretik eta atzetik. Gezia izkutaturik jaurti egiten dituzte eta berehala desagertu egiten dira. Momentu batean gezi zaparrada bat jaurti dezakete edota zaldun bati asmatu nahiz eta kaskoa jarrita izan.



 Kolore berdeak eta marroiak erabiltzen dituzte ingurumenarekin bat egiteko eta euren presentzia ez nabaritzeko. Athel Loren sartzen direnak, ez dauke libre elfo silbanoetatik eta oharkabean erasotu egiten dituzte sarkinak.





Armadaren lehen gezia jaurtzen dute, etsaiaren generalaren aurka. Kale egin dezakete, baina erritual baten modukoa da. Behin hori egitean, armadak erasoari ekiten dio

No hay comentarios:

Publicar un comentario