viernes, 23 de febrero de 2018

ATHLETIC CLUB - SPARTA MOSKU (EUSKARAZ)



   Lehenik eta behin doluminak hildako ertzainaren familiari. Nola da posible ehundaka edo milaka kilometro egitea, bronka sortzeko? Zergatik ultrak zelaira sartu ahal dira? Oso lotsagarria gertatu den guztia.

Athletic - Spartak Mosku kronika

1/8 pasatzea lortu egin dute eta helburua lortua. Jokoaren aldetik, denboraldi honetan zehar ikusten duguna, lotsagarria.

Lehen zatian Athletic-ek aukera gutxi eta Spartak-ek sortzen zuena arriskuz betea zegoen. Spartak ez zegoen Athletic baino askoz hobeto jokatzen baina atsedenaldira heldu aurretik gola sartu egin zuten.

Bigarren zatia berdin jokoaren aldetik. Saborit-ek zentro on bat jarri zuen eta gero Etxeitak banakoa sartu egin zuen.

Beranduago Rico lesionatu egin zen eta San Jose atera oso partido kaskarra eginez.

80.rren minutua Aduriz zelairatu egin zen, minutu arriskutsuetan lesio bat jasateko beldurra barne. Zorionez ez zen holakorik gertatu.

87.rren minutua, Spartak bigarren golan 1-2 markagailuan eta harmailan urduritasuna nagusi, prorroga heldu zitekeela pentsatuz. Azkenik ez zen gertatu.

1/8etan bai baina jokoz oso eskaz. Igandean Malagaren aurka finala irabazi beharrekoa 

No hay comentarios:

Publicar un comentario