sábado, 10 de febrero de 2018
ATHLETIC CLUB - LAS PALMAS
Berriro ere partido negargarri bat eta zaleen artean nabaritu egin zena.
Nahiz eta jokoa zertxobait hobetu, ez zegoen sakontasunik eta 33.rren minutura arte ez zuten jaurtiketarik egin. Raúl Garcia izan zer jaurtiketa egin zuena. Ideiarik gabeko partidoa, ez batak ez besteek ez zuten ondo jolasten.
Bigarren zatia antzekoa izan zen, aukera gehiago sortu bai baina arriskurik gabea. Zelai erdia desagertuta zegoen. Beñat zeilairatu zenean hobekuntzak ikusi egin ziren eta kontrol apurt bat gehiago lortu egin zuten.
Córdoba ere sartu egin zuten zelaian, baina erasoak beti eskumako hegaletik, bere freskotasuna erabili gabe. Jaurtiketa batek, Las Palmaseko atezainak ondo desbideratu zuena.
Hori gutxi balitz, hurrengo norgehiagoketa Atletico Madrilen aurka, bi erreferente nagusiak: Aduriz eta Raúl García ez dute jokatuko bostgarren txartel horia ikusi zutelako.
Athletic-en onena Raúl Garcia izan zen.
Beste gauza on batzuk ere egon ziren, jarraian jarriko ditudanak:
-Aritz Adurizek, Urtarrileko jokalari onenanren garaikurra jaso zuen (Eibarren kontra egindako Flair Play-agatik)
-Keparen itzulera. (Partidua salbatu egin zuena bere geldiketa bakarrarekin)
-Yerai berriz ere San Mamesen ikustea, denbora luze baten ostean
-De Marcos, eskuineko hegalean ( nabaritu egiten da jokatzen duenean eta jokatzen ez duenean)
-Iñigo Martinez-en debuta San Mamesen zurigorriz jantzita.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario