martes, 12 de abril de 2022

BUD SPENCER AND TERENCE HILL: SLAPS AND BEANS IRITZIA

 

 


                      Iepa lagunok: 

 

    Oraingo honetan gainditu dudan azken jokoari buruzko iritzi artikulua dakarkizuet. Izenburuan jartzen duen moduan, Bud Spencer eta Terence Hill dira gure protagonistak. 

 Arkade joko dibertigarria.

  Elkarrekin filme asko egin dituzten bikotea eta arlo pertsonalean gehien gogoko ditudanak. Bud Spencer bere "astariak", 4-5 zaplasteko etab dituena eta Terence Hill guztiz kontrakoa. Elkarrekin barreak eragiteko gai direnak. 

 

  Bi aktore hauek gustoko dituenentzat, oso gomendagarria. Filme ezberdinetako esaldi famatuenak batzen ditu. Esaterako, kapota horidun kotxe gorria, Trinidad deitzen zioten....


 

 

 

 

Bi pertsonentzako jokoa (  pertsona batek ere jolas dezake). Nostalgia eragiten duen joko horietakoa, Bud "beti" haserre eta Terence berriz "pozik".



Euren ensentzia gordetzea lortu duena. Filmeetako musika bertan egotea ere aipatzekoa da. Momentu batean badago beste pertsona batekin lehiatzeko misio bat eta pikea sortzeko balio dezakena.