martes, 24 de enero de 2023

WARHAMMER END TIMES: VERMINTIDE 2 VS WARHAMMER 40.000: DARKTIDE | BERDINTASUNAK ETA EZBERDINTASUNAK

 


 

           Iepa lagunok: 

        Ongi etorriak aspaldiko partez. Kasu honetan Warhammer munduko bi joko antzekoren berdintasunak eta ezberdintasunak aipatzera noa. Alde batetik, Warhammer End Times: Vermintide 2, Warhammer Fantasyn oinarritutako jokoa eta beste alde batetik, Warhammer 40.0000: Darktida, 40.000 urtean oinarritutakoa. 

 

Parekotasunak eta ezberdintasunak maila ezberdinetan banatuak izango dira: Pertsonaiak, armak, etsaiak...

Era horretan bakoitzaren xehetasunak hobekiago aztertu daitezke. Baina horretan sartu aurretik biek daukaten berdintasunik argiena: Jokatzeko era berdintsuak dituzte. 

Bi jokoetan lau pertsonairekin, ehundaka etsai akatu behar dituzue, zonalde bat garbitzeko, etsai boteretsu bati aurre egiteko etab. 

 

PERTSONAIAK:

Warhammer End Times: Vermintide 2

Orora 5 pertsonai daude jokoan: Kerillian, Markus Kruber, Sienna Fuegonassus, Victor Saltzpyre eta Bardin Goreksson.

4 pertsonaik parte hartu dezakete mapa ezberdinetan, baina ezin dira errepikatu. Esaterako: Ezin lirateke egon, bi kerillian eta Markus Kruber eta Sienna Fuegonassus.

Warhammer 40.000: Darktide

4 pertsonai daude jokoan. Vermintide 2rekin alderatuta, joko honetan sexua, itxura... erabakitzeko aukera daukazu, beraz ikutu pertsonala jartzeko aukera. Hemen ordea, 4 pertsonai berdin egon daitezke, esaterako bi zelote eta bi ogro handi.

Jarraian, bi jokoen arteko pertsonaien espezializazioak, bakoitzaren funtzioak azaltzeko. DLCak alde batera utzita.


FUNTZIOAK:

Warhammer End Times: Vermintide 2. 

Hasieran pertsonai bakoitzak bere habileziak eta funtzioak dituzte eta era berean zailtasunak. Banaka azaltzen saiatuko naiz. 

Pertsonai guztiak 1 nibelean  hasten dira eta jokatzen duzuen einean nibelak goraka doaz. Hau argi utzita, banoa bakoitzarena azaltzera.

Kerillian: 


 

Elfa izatez, bere funtzio nagusia geziak erabiltzea etsaiei aurre egiteko. Eskuz esku borroka egiterakoan abiadura da bere indarra. 7rren nibelera heldu arte, bideen begiralea izango litzateke. 

7rren nibelean, Dontzeila izateko aukera dauka. Lantza izango litzateke bere arma eta azkartasunean eta mugitzeko momentuan kolpean ekiditzeko aproposa. 

12rren nibelean, Itzala izateko aukera izango luke. Modu honetan isiltasuna eta atzetik erasotzeko mugimenduak egiteko aproposa. Gizaki tamaina duten etsaiak akatseko aproposa.


Bardin:



Ipotxa. Hasiera batean, Basozaina izango litzateke. Kerillian moduan distantziatik erasotzek prestatua. Eskuz esku, nahiko ondo defendatzen da.

7rren nibelean, Burdin Suntsitzailea bilakatzen da. Tanke moduan erabiltzeko, armadura handia duelako eta etsai ugari blokeatzeko aukera posizioa mantentzeko.

12rren nibelean, Hiltzaile izateko aukera. Eskuz esku borrokatzeko ez dago hoberik, azkartasuna bere aliaturik onena.


Pd: Bardin hasteko aukerarik onena jokoan. 


Markus: 


 

 

Gizakia eta ezpataria. Mertzerioa hasieran, lehen lerroan borroka egiteko. Besteek laguntza ematen dizuten bitartean. 

7rren nibelean, Ehiztaria izateko aukera. Distatzian oinarritutako pertsonaia. Geziak berreskuratzeko aukerak emanten dituena. Hala ere Kerillian baino arkulari hoberik ez dago. 

12rren nibelean, Zalduna bilakatu daiteke. Lehen lerroan borroka egiteko eta ondoan dituenak erresistentzia azkarrago lortzeko. 

 

Sienna Fuegonassus:




Gizakia eta aztia. Bataila aztia hasieran. Susko eztandak sortzeko aproposa eta munizioa beharrean, "magia haizeak" erabiltzen ditu. Kontuz, gehiegi erabiliz gero eztanda egiten duelako. Beharbada, hasieran erabiltzeko pertsonairik zailena

7rren nibelean, Piromana bihurtu daiteke. Distantzia erasoak egiteko aproposa, min kritikoa egiteko ezinbeharrezkoa. 

12rren nibelean, era erraz batean esateko: Bere indarrik gorenean eta bere gaitasunik zantarrenak erabiltzen dituena. 

 

Victor Saltzpyre:




Gizaki eta sorgin ehiztaria. Sorgin ehiztaria hasieran. Pertsonai hibridoa dela esan daiteke. 

7rren nibelean, Sari ehiztaria bihurtu daiteke. Suzko armak gustoko dituenarentzat aproposena. Munizio gehiago berarentzat. 

12rren nibelean, Fanatikoa bihurtu daiteke. Ipotx hiltzailearen moduan, joan borrokari beldurrik gabe. 

 

|
 

   Goazen orain, Darktideko pertsonaiak azaltzera. 

  Tiratzaile beteranoa: 



  Distantzian oinarritzen den pertsonaia. Su potentzia etsai gogorrenentzat.


   Zelotea: 


 


 

   Zenbat eta min gehiago jaso indartsuago bilakatzen dira. Beste hiru pertsonaiek baino bizitza gutxiago daukate. Su potentzia handia izan dezakete. 

 

  Ogretea: 


 

 

  Tanke pertsonaia. Etsaiak blokeatzek aproposa. Erasora badoa, aurretik dagoen guztia pikutara doa. 

  Phikokinetikoa: 


 

 

   Unitate berezien kontrako pertsonaia. Vermintide 2ko aztia baina 40.000 unibertsoan. Zenbat eta gehiago kargatu mele ezpata erasoan bortitzagoak. 



  ARMAK: 

  Bi jokoetan, hasieran armak ez dira oso erangikorra edo aproposak. Vermintide 2an, nibelak igo ahala hobeagoak lortzen dira eta puntu jakin batzuk lortzen direnean, zailtasun maila igotzeko aukera ematen dizu. Hobeto ulertzeko adibidea: Zure ezpata, arkua,lepokoa.. puntuazioa gehiketa ez bada guztira, zenbaki batera iristen, ezingo zenuke zailtasun horretan jokatu. 

Darktiden ere arma hobeak lortzen dira nibelez igoz gero. Hemen berdintasuna. Baina ezberdintasunak jarraian datoz. 

Vermintide 2an zailtasun maila handiago jokatu arma hobeak. Kutxetan oparitzen dizkizutenak. Zuzenean, zure pertsonaiaren "gordelekua" dituzunak. 

Darktiden ordea ez da horrela gertatzen. Alde batetik arma batzuk desbloketatu ditzakezu eta arma berak nibel bat eskatzen dizu erosi ahal izateko. Nibel horretara helduz gero, dendara joan behar zara erosi ahal izateko. Baina gertatu daiteke, momentu horretan ez egotea. Dendak denbora bat dauka, azpikaldean jartzen duena eta arma batzuk jartzen ditu. Denbora hori igarotzean, armak aldatu egiten dira. 

Beste alde batetik "Emperadorearen opariak " daude. Arma hauek ordea, zuzenean pertsonairi jartzeko aukera ematen dizu. Hau da, pertsonaiaren aukeretara zoaz eta arma berri hori hurrengo borrokarak izan dezakezu. 

 

PERTSONAI ARTEKO  PORTAERAK:

 

Vermintide 2n, pertsonaiak elkarri hitz egiten hasten direnean, gauza ezberdinak esaten dituzte. Esaterako, Kerillian eta Salpyzteren artean.

Kerillain: Zer zabiltza ordu hauetan esnaturik?

Salpyste: Heresia kontrolatzea da nire beharra, eta horregatik zu espiatzea ongi dago. 

Kerillian: Ni berriro espiatzen saiatzen bazara, geratzen zaizun begi on bakarra aterako dizut. 

Hau partida bilatzen zauden bitartean, gertatutako. Gero partidan zehar beste batzuk.

Ez litzakete berdina Kerillian eta Bardinen artekoa edota Bardin eta Markusena. 


Dartkiden, pertsonai sortzen duzun bitartean nolakoa den jarri dezakezu eta horren arabera, besteekin hitz egiterakoan era batera edo bestera hitz egiten dute.