domingo, 25 de febrero de 2018

ATHLETIC CLUB - MALAGA ( EUSKARAZ )



          Azken 15 minutuak desastre eta beldurra airean zehar. Lehenego zatian Athletic-ek hobeto jokatu egin du, baloia mugitzen, aukerak sortzen baina defentsako hutsegite baten ondoren Malagak aurre hartu egin du markagailuan.

Handik gutxira Susaetan, Malagaren hutsegite baten ostean 1-1 ezarri egin du eta Athletic-ek hobeto eraso egin du. Hori dela eta, San Josek 2-1aren gola sartu egin du eta atsedenaldiara abantailarekin joan dira.

Bigarren zatian dena kontrolpean zegoen baina Lekuek penalty argi bat egin du eta Kepak geldiketa itzela egin du 2-2 markagailura ez igotzeko.

Lehen aldaketa Córdoba kalera eta Iturraspe barrura eta Athletic atzean sartu egin da eta Malagak kontrolpean izan du partidua eraso asko sortuz. Williams aterako zela zirudienean, idea aldatu eta Saborit sartu egin du, nola ulertu daiteke hori? Golaren bila joan beharrean, emaitza mantentzera joan da eta Kepari esker libratu egin da Athletic.

Gero Williams atera egin da, gauza askorik egiteko betarik izan ez duen arren. San Mamesen momentu batetan "kuko joan zaitez" entzun egin da.

Azkenaren aurka horrelako irudia ematea, harmailetan oso txarto sentiarazi egin du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario