miércoles, 28 de febrero de 2018

ATHLETIC CLUB - VALENTZIA



                        Berdinketa on bat, emandako mailaren arabera eta jendeak, Malagaren aurka ez bezala, txaloka agurtu zituzten jokalariak partiduaren amaieran. Zergatik txalokatu zituzten? Itxura ona eta harmailera transmititzea lortu zutelako.

Esan daiteke, bi zatiak elkarrikin konparatuta partidarik osoena jokatu zutela eta horrebestez aurtengo denboraldiko onena dudarik gabe.

Lehenego zatia ez zen oso ona izan baina argi izpiak zeuden, nola jokatzeko ideiekin eta sakontasuna bilatzen. Zoritxarrez jaurtiketen garaian sorterik ez zutela izan.

Valentziak ez zuen lehen zati disdiratsua izan eta bien artean lehia polita egon zen. Athletic-en hutsegite baten ondoren aurreratu ziren markagailuan, geldidu ezinezko jaurtiketa batean.

Athletic-ek penalti bidez berdinketa egiteko aukera izan zuen, baina atezainak geldiketa ona egin zion Adurizi. Horrela bukatu zen lehen zatia 0-1.

Bigarren zatian Athletic-ek bere ideak aurrera eraman zituen eta partiduaren kontrola eraman, aukerak sortzen baina sartu gabe. Eta jokaldi nahasi baten ondoren De Marcosek 1-1ko sartu egin zuen. Hortik gutxira Kepak geldiketa on bat egin zion, areaz kanpo jaurtiketa egin zion Zazari.

Bana bukatu zen partidua eta Athletic-ek egindako presioa eta ideiekin harmailarekin bat egitea lortu egin zuen. Honako hau da bidea

No hay comentarios:

Publicar un comentario