martes, 15 de mayo de 2018

TELESAIL GOMENDIOA: GOTHAM



     Kaixo lagunok:

Gaurkoan telesail baten gomendio bat ekartzera noakizue, Gotham izenekoa.

Gotham hiria, Batman, Joker, Catwoman... erlazionatzen ditugu, filmeetan ikusi izan diren moduan. Honako hau berriz, ezberdina da.

Batman aurretik oinarrituta dagoen momentuan hain zuzen ere. Pertsonai ezberdinen abenturak kontatzen ditu eta hauen eboluzioa denboran aurrera. Ezer ez da dirudiena, onak eta txarrak elkarlanean ikusteko aukera egon daiteke.

Jim Gordon, Batman filmeetako polizi nagusia bere gaztetasunetako pasarteak azaltzen dira eta ezagunak egiten zaizkigun pertsonaiak ere bai.

Bandak eta behe munduan murgiltzea ere erakusten du eta egoera ezberdinei nola egiten dieten aurre.

Nolakoa den Gotham, Batman heldu aurretik eta gertatzen den guztiaren zergatiak ere azaltzen ditu.

Batman-en agertzen diren etsai guztiak benetako etsaiak dira? Momentu jakin baten aurrean, nola konponduko lituzkete arazoak? Pertsonai onak, benetan onak dira eta pertsonai gaiztoak gaiztoak?

GUZTI HORI JAKITEKO, TELESAILA IKUSTEA GOMENDATZEN DIZUET!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario