domingo, 6 de mayo de 2018
ATHLETIC CLUB - BETIS
Azkean guztiok nahi dugun Athletic ikusi genuen San Mamesen.
Athletic-ek partiduaren kontrola izan zuen bi zatietan zehar. Hiru zentralekin irtetzea arriskutsua zela pentsatu arren, azkenean ez zen txarto atera.
Lehenengo zatian, hiru gol gutxienez sartzeko aukerak izan zituzten, bi jaurtiketa langara eta Adurizen burukada gutxigatik kanpora. Itxura paregabea eskeintzen ari zen taldea.
Bigarren zatian gauzak berdin jarraitu egin zuten, Athletic baloia ondo kontrolatzen zuen eta aukerak sortzen zituen. Eta azkenean, jokaldi paregabe batean Iker Muniainek gol sartu egin zuen buruz. Kepa berriz ere garrantsitzua izan zen, bi geldiketa ikusgarri egin zituen Betisen golak ekiditeko. Momento gutxi horiek Betisek aukera sortu zituen.
92.rren minutuan, Iñigo Martinezek (uste dut), pase luze bat Williams-en bila. Marra ertzean baloia eskuratu, Adurizi pasea eta maisuatasunez gola zutoin ondotik.
Garaipen ona, nahiz eta joko hau berandu itzuli.
PARTIDAKO HIRU MOMENTU BEREZI:
1. Puyol "one club player adward" saria jaso zuenean jasotako txalo zaparrada.
2. Beñat zelaitik irten zenean Athletic eta Betiszaleek eskainitako agurra
3. Joaquin aldageletar joan den momentua, txalo zaparrada batekin
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario