viernes, 11 de mayo de 2018
ERREGINA ETA AZTIA (DLC BERRI?)
Kaixo lagunok:
Hilabete amaieran (eguna oraindik ez dute esan, laster esan beharko dute) total war warhammer 2 aktualizazioaz aparte dlc berri bat izango da. Zihurrenik (espekulazio moduan) ordaindu beharko dena izango da eta alto elfoen eta elfo ilunena izango da.
Astarielle eta Hellebron izango dira, kondairazko jaun berriak eta unitate berriak edo agian izendun erregimenduak egon daitezke.
Jarraian bi pertsonai hauen historiak kontatzera noakizue:
ASTARIELLE:
Alto elfoen erregina da eta Ishak (naturaren jainkosa) gustokoen izan duen elfa da.
Averlonen bizi egin da eta esaten denez, bera igarotzen den lekuan natura jaio egiten da. Aztia da eta beste erreginek guda arazoetan sartu ez ziren eta Astarielle noizean behin bere gudariak gidatu izan ditu.
Elfo Ilunen eta Kaosaren eraso batek Averlorn ia txikitu egin zuten eta erregina hiltzak eman zuten, baina egitan Tyrionek ( Alto elfoen gerlaririk onena) babestu eta izkutatu egin zuen.
Finuvaleko batailara heltzea lortu egin zuten eta Druiichiak (elfo ilunak) eta Kaosa garaitu ostean, berriz ere Averlonera itzuli egin ziren.
Nahiz eta bataila askotan parte hartu, ez du elfo guztien onespena. Haien ustetan, erregina erreinuaren defentsa espirituala eta elfoen ongiizaterako bakarrik egin beharko luke lan.
Objetu magikoak ere eramanten ditu gainean erreginak eta bere goardiak:
Erreginak eramaten dituenak:
1)Averlorneko zetroa: Bere magia makila. Lurreko magia hartu eta kontzentratu egiten du eta nahieran erabil dezake. Sezezio guda ostean bere botere asko galdu egin du, baina oroimen gisa eramaten du.
2) Isha ezkutuko bitxia: Bere bular gainean artisautza pieza bikainena darama. Antzinako bitxia da eta bere barreneko indarra daukana. Boterearen zatia bat bakarrik erabili ahal du, eta bihotz onekoan babesten ditu, armak eragotziz eta geziak lurrera botaz
3) Averlorneko izarra: Bere bekokian Ithilmarreko diadema darama. Esaten denez, Ishak zerutik hartu zuen izan bat da kristal magiko batean gordea eta zauriak sendatzeko balio du.
Bere goardiak eramaten dituenak:
1) Isha adarra: Maskor zuri batez eginda dago, perlaren antzekoa dena. Ez dakite nondik datorren, baina lehen erreginak zuela eta orduaz geroztik denek izan dutela. Adarra jotzen denean, soinu eder magiko bat zeruak irekitzen ditu eta bere seme gogokoenak babesten ditu.
2) Averlorneko ikurrina: Osto biziekin eta erreginaren dontzeilen ileekin eginda dago. Oso ederra da eta sorkuntzarik politena eta garbitasun handiena duena. Erregina bizirik dagoen bitartean, argi eta bizitza foko bat da. Erregina Slaaneshzen tentaziotik babesteko bada.
HELLEBRON
Morathiren ostean, sorgin elfarik zaharrena da. Gar Ganetheko agindaria da.
Elfa sorginen armadaz aparte, gar ganetheko berdugoak eta poblazioa deitu dezake borrokara joateko.
Bere gudarosteak, odol kaldero barruan bere gaztesuna berrezkuratzen duenean bakarrik agintzen ditu. Morathiren gaztetasuna eta edertasuna inoiz desagertzen ez badira, Hellebronek guztiak alderantziz.
Denborak aurrera egin ahal, odol kanderoari biktima gehiago behar ditu eta bere efektuak denbora gutxiago irauten du. Gaztetasuna lortzen duen bakoitzea, gerora hilabeteetan zehar, zahar itxurarekin egotera behartuta dago.
Gauetan txano batekin atera egin ohi da, bere jarraitzailerik sutsuenak ikusi dute bere benetako itxura, zeozer esanez gero hiltzera kontatuta egongo direla jakinda.
Beren erregina entretenitzeko, elfa gazteenak dantzatu egin ohi dute, Hellebron eta bere beste gerlariak haragia gordinik jan eta odol beroa edaten duten bitartean.
Morathik ez bezala, bere hilketarako habilitatea handiagoa da. Morathik magia gehiago kontrolatzen du.
Hain da habila hilketetan, esaten denez bera ikutzearekin batera hil egiten dela jendea edota bere ahotik xuxurlatutako hitzekin antzinako zauriak irekitzen direla.
Berarekin borrakatzen direnak ferbore odoltsu batek inguratzen ditu eta odol nahia handitu.
Erabiltzen dituen objetuak:
1) Heriotzaren ezpata: Ezpata luze eta beltz honen filoa nabaritu eginte da sarraskietan. Hiltzen duen bakoitzean zeruan odol sustatziak usten ditu.
2) Defentsa ezpata: Ezpata fina da, pulitua eta inskripszio asko dituena. Etsaiaren pentsamenduak irakurri ahal ditu. Bere indarrarekin mugitzen denez, etsaiaren erasoak saihesten ditu.
3) Su ilunaren amuletoa: magia erretzen duen amuletua da, haragia erretzen ez duen bitartean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario