sábado, 26 de mayo de 2018
LAMIAKO MASKARADA 2018/ 40.URTEURRENA
MILA ESKER LAMIAKO MASKARADA IKUSTERA ETORRI ZARETEN GUZTIOI.
Aurtengo LAMIAKO MASKARADA, berezienetakoa izan da, sortu zenetik 40 urte pasa egin dira.
1.go maskarada egitea berezia izan zen eta hortik urte honetakora heldu arte pertsona askok hartu egin dute parte. LAMIAKO MASKARADA berezia da, sentimendu bat da eta aldi berean ere kultura da.
Arratsaldea lainotsua izan zen eta euria egiteko aukerak bazauden, baina zorionez denborak eutsi egin zion eta arazorik gabe pertsonai ezberdinak batzen joan ziren.
Eskertzekoa da, kalejira osoan zehar, auzokoak eta auzotik kanpo ikustera etorri zirenak gurekin egotea.
Gauean ordea euri zaparrada egon zen eta atertu harte itxaron zen, LAMIAKO MASKARADA egin ahal izateko. Argia eta soinua pikutara joan egin zen baina hala ere oso polita izan zen.
Pertsona ezberdinek esan zidatenez, lehenegoaren itxurakoa izan zela. Hankapaluen argiarekin eta suaren argiarekin. Gauzak "a capela" egin ziren eta oso ondo atera egin zen dena.
MILA ESKER, EURI ZAPARRADA EGIN ARREN, GERO IKUSTERA GELDITU ZINETEN GUZTIOI!!!HORI DA LAMIAKO MASKARADA!!!
Ikustera zatozenok ere zarete LAMIAKO MASKARADA!!!
HERRI BAT GARA GU, ETA HAU GURE HISTORIA ETA GURE OHITURA DIRA, ATXA DENOK!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario