domingo, 20 de mayo de 2018

ALITH ANAR ( ILUNEN ERREGEA)




           DLC berrian "Erregina eta Sorgina" Total War Warhammer 2an beste kondairetako pertsonai bat egongo da, Alith Anar deitzen dena.

Alith Anar, "itzalen erregea" (sombrios erderaz) Ulthuaneko pertsonai garrantsitzu bat da.

Nagarythe erreinua, bere sorterria suntsitu zutenean Calendor I aren alde jarri egin ziren eta herri sakabanatu eta oso urduria bilakatu egin zen.

Ulthuan osoko gerlaririk odoltsuenak dira eta beste elfoek ez dituzte oso atsegin baina eskertu egiten dute haien lan isil eta iluna. Ez daukate bakerik elfo ilunak ehizatzen dituztenean eta mendeku ase ezin moduan dabiltza.

Denbora gutxi igaro zen elfo ilunak haren berri jakin zutela eta beldurgarria zen izen moduan hartu egin zuten. Behin borroka bat irabazi ondoren, 700 elfo ilun hartu zituzten preso. Amildegi batetik bota egin zituen eta han utzi zituen eskegirik.

Gerrilla moduan ibiltzen zirenez, elfo ilunek ezin zituzten harrapatu euren gortorlekuan suntsitzen zituzten bitartean.

Alith Anarrek 3 objetu magiko eramaten ditu berekin:

Ilargi arkoa: Zilar koloreko metalarekin eginda dago. Goranzko zikloan dauden ilargiz marraztuak ditu arko guztian zehar. Geziak oso indar eta potentzia handiarekin jaurtitzen ditu eta etsai ilara asko suntsitu ahal ditu eta zenbat eta urrunago indarra galtzen joaten da.

Itzal koroa: Nagarytheko erregearen koroa da eta bere erdian diamante gastatua dauka. Esaten denez, bere magiak, denbora segundu batzuetan gelditu egiten du eta hori dela eta askotan ihes egitea lortu egin du.

Gauerdiko harria: Gauerdiko harriak, iluntasun osoko lambro bat sortu egiten du eta berarengana hurbiltzen saiatzen direnei, euren beldurrik handienei aurre egin behar diete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario