viernes, 30 de noviembre de 2018

GAILURRA XTREME 3EM FINALA




        Aurtengo Gailurra Xtreme 3EM finala ikusgarria, pasada, harrigarria. 2 segundoko aldearekin atera zen Apalantza txapeldun. Finalera heldu diren 3ak txapeldunak, hiru erregeak baina bakarra erregeen erregea.

      Aurreko etapei begiratuta esan zitekeen Txominek aukera gutxiena zuela irabazteko, Larra eta Apalantza oso ondo egon dira. Hasieran elkarrekin zihoazten korrikan baina gerora Larrak eta Apalantzak tartea atera zioten Txomini. Ez zen bi minutuetara heltzen baina gerora erabakiorra izan zen.

    Larra eta Apalantza beti elkarrekin baina azken momentuetan Apalantza lehena jarri eta gailurrera lehena eta Larra 2 segundotara. Pasadan urtean baino estuago egon zen lehia. Pasadan urtean bidetik galtzeak erabaki zuen Eñauten garaipena.

   Harrigarria ere 52 urteko pertsona batek emandako erakustaldia, azeri zaharraren moduan ibilitako eta esperientzia asko jasotakoa. 22 irten ziren lehen etapan eta 3 bakarrik finalera heldu.


  Hirurak harro egoteko lehiaketa, nahiz eta hirurek ezin irabazi.

  Programa osoa kontuan izanda hona hemen nire top 3 lehiakideak. ( Erabakia hartzea ez da erraza izan eta ez diot inori meriturik kenduko)

TOP 3 GAILURRA XTREME 3EM:

1.- Aierdi
2.- Larra
3.- Txomin

No hay comentarios:

Publicar un comentario