domingo, 25 de noviembre de 2018

ATHLETIC CLUB - GETAFE



        Berdinketaren erregeak. Beste behin ere partidu eskasa eta aurretik jarrita ere, zer egin ez dakitela. Getafek ostikoka hasieratik eta arbitroak abisatu besterik ez zuen egiten. Hori bai, Athleticen lehengoan txartela.

Lehen zatia kasxkarra izan da baita bigarren zatia ere. Bi aldaketa beharrezko egin behar izan ditu eta horrek Nolaskoainek markagailuan aurrea hartzeko balio izan du. Ondoren Getafek gora egin du eta arrisku handia sortu du Athleticen arean zehar. Defentsa kamutsa izan da eta horren ondorioz getafek berdinketaren gola sartu egin du. Bigarren zutoinean bakarrik errematatu egin du eta barrura.

Adurizek izan du Athleticen aukera garbi bakarra bi denboren artea eta zoritxarrez zutoinean jo egin du. Eskerrak azken jokaldian VARrak ezer ez ikustea, penalty argi bat egon delako.

Partiduan hiru salbatuko nituzte: Iago Herrerín, atera duen oin miresgarri horregatik. Nolaskoian, sartu duen golagatik. Aritz Aduriz, Athleticen aukera garbia izan duelako nahiz eta zutoinera joan

No hay comentarios:

Publicar un comentario