jueves, 15 de noviembre de 2018

GAILURRA XTREME 3EM 10RREN ETAPA



       5 partehartzaile bakarrik geratzen ziren, 10rren etapa honetan: Larra, Txomin, Aierdi, Iñaki eta Apalantza

     44Km programaren luzeena eta beharbada gogorrena, aurretik ehun kilometro baino gehiego eta ordu asko eta asko oinetan.

     2 talde abiatu ziren, gorria larrak eta apalantzak osatutakoa eta urdina, iñaki, txomin eta aierdirekin. Hasiera hasieratik talde gorriak aurretik eta anoa puntura 20 minutuko abantailarekin heldu egin ziren.

   Hasiera batean bazirudien txominek programa utziko zuela baina horrek beste batek ere etxera joatea suposatzen zuten. Aukera eman zieten bakar bat etxera joan zedin, talde gorria heldu eta 40 minutu baino gutxiagotan heltzen baziren bat etxera eta denbora gehiago behar izatekotan 2 etxera.

01:00 geratzen zirela heldu ziren helmugara eta bat etxera joatea suposatu zuen. Egia da talde gorriak dena eman zuela etxera bi joan daitezen baina talde urdinak ere dena eman eta helburua lortu egin zuten. Txomin eta iñaki ez zihoazten oso ondo eta aierdi batez ere iñakiri laguntzen joan zitzaion denbora osoan.

Bozka garaia: lehena marratik pasatzen Iñaki. Gero bigarrena igarotzen nor izan zen dema. Apalantzak Aierdi bozkatu zuela oso argi zegoen. Lehiaketa dela uler dezaket, baina Iñakik txomin bozkatzea, Aierdik lagundu ostean oso txarto iruditu zitzaidan.

Gelditzen direnetik indartsuena Larra dela dirudi eta berak irabaztea gustatuko litzaidake. Gelditzen diren lauretatik nire gustokoenak zalantzarik gabe, Larra eta Txomin.

Orain arte ikusi denaren arabera eta finalera helduko ez dela ere, Aierdi izan da gehien lehiatu duena eta txapelduna ere bada. Ibonek ere esan zion.

No hay comentarios:

Publicar un comentario