viernes, 23 de noviembre de 2018
GAILURRA XTREME 3EM 11RREN ETAPA
Baditugu azkenean finala jokatuko duten 3 partaideak.
Bi taldetan banatu ziren azkeneko aldiz: Larra eta Iñaki alde batetik eta bestetik Apalantza eta Txomin. Huntza taldearen abestiak dioen moduna "Aldapan gora" eta "aldapan behera" jardun zuten korrikalariek.
Taldeak elkarri aurreratzen egon ziren denbora osoan baina anoa puntura lehenak Larra eta Iñaki. Txominek hiru eroriko izan zituen eta lehiaketa usteko zorian egon zen baina jarraitzea erabaki zuen azkenik.
Bidez erratzea eragina izan zuen Larra eta Iñakirengan eta besteek aurreratzea suposatu zuen, hala ere berriz ere elkartu ziren. Azken zatian Iñaki leher egin zegoen eta azkenak iristea suposatu zuten. Apalantza eta Txomin finalera zuzen eta haiek erabaki behar zuten nork egingo zuen beraiekin finala.
Hasiera batean, larra kanporatuko zutela uste nuen indartsuena izan zitekeelako eta Iñaki ahulagoa zela pentsatzen zutelako edo.
Azkenean Larra aukeratu egin zuten finalean egoteko.
Gelditzen direnen artean, bi faborito dauzkat. Alde batetik Larra, azken etapetan oso ondo egon delako eta beste alde batetik Txomin bizkaitarra delako.
Nork irabaziko ote du Gailurra Xtreme 3EM?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario