jueves, 8 de noviembre de 2018

GAILURRA XTREME 3 ERREGE MAILA 9RREN ETAPA




    Beste behin ere, Aierdiren erakustaldia. 9rren etapa aurreko etapan amaitu zuten talde berdinak izan ziren protagonistak.

Aierdi eta Irantzu, Txomin eta Auxkin eta Larra, Apalantxa, Iñaki eta Ane. Hasieran Txomin eta Auxkin jarri ziren lehenengoak, gero Aneren taldea eta gero Aierdirena. Denbora tarte gutxiak, abantailak handitzen joan ziren taldeen artean.

Beste behin ere orientazioak eragin garrantzitsua izan zuen eta horrek suposatu zuen lehenengo bi taldeak elkarrekin topatzea bidea topatzen.

Irantzuk, beste eguneko neke eta idar falta nabaritu egin zuen eta lehiaketa utzi egin zuen eta Aierdik bakarrik aurre egin zion 14 minututako atzerapenarekin. Orain arte orientazio bikaina duela erakutsi eta aurreko bi taldeak harrapatzeaz gain aurretatu eta bi minutuko aldea atera.

Beste bi taldeak anoa puntura ia elkarrekin heldu egin ziren, Txomin eta Auxkinek bigarren iritsi egin ziren. Horrek Iñaki, Ane, Apalantza eta Larra batzarrera joatea suposatu zuen. Anek utzi egin zuen programa eta horrek 2 partaidek etxerako bidea hartzea suposatu zuen.

Anoa puntutik aurrera, Aierdik bere indarrak gorde egin zituen eta lehena heldu zen helmugara eta bigarren aldiz garaile. Auxkin atera bezain laster, lehertuta zihoan eta min askorekin helmugara heldu zen. Auxkinek ere etxerako bidea hartu egin zuen eta bost indartsuenek garraitzen dute aurrera.

Faboritoa azken egunak kontuan izanda, Aierdi zalantzarik gabe baina badakizue mendian ez dagoela jakiterik zer gerta daitekeen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario