viernes, 2 de marzo de 2018

ARITZ ADURIZ BETI ZUREKIN




       Balentziaren kontrako penaltia huts egin edo atezainak gelditu ziona, jendeak kritika gogorrak bota egin dizkio aurrelari donostiarrari.

Egia da ez dela azken partiduetan oso ondo ibili, baina gauza garrantzitsu asko egin ditu itzuli egin zenetik. Batzuk esan dute partidu batzuk aulkian egon beharko litzatekeela, baina ez dago inor bere atzetik bere postuan lehiatzekorik. Williams, erdiko aurrelari moduan ez du errendimendu handia ematen, hegalean sortzen du arriskurik gehienak.
Sabin Merino erdiko aurrelaria da baina ez du ezertxo ere erakutsi aukera eman zaionean. Kike Solak gehiago egin dezakeela pentsatzen dut, aukerak merezi dituela uste dut beste aurrelarien eraginkortasuna edo maila ez delako uste bezalako.

Spartk-en aurka Adurizek sartu zituen bi golak, oso garrantzitsuak izan ziren gero aurrera jarraitu ahal izateko, kontuan izanda San Mamesen partidua galdu zutena.

37 urte dituela era kontuan hartu behar da, urteak eragina izan behar du eta aukerak sortzen jarraitzen du, arrisku handia sortuz. Penalti bat kale egiteko jaurti egin behar da eta pertsona denez batzutan kale egiten da, jokalaria guztiei gertatzen zaien moduan.

Ánimo Aritz Aduriz

No hay comentarios:

Publicar un comentario