martes, 17 de octubre de 2017

MANGAMORE 2017



                 Kaixo lagunok:

               2017ko urriaren 6tik 8ra, zornotzan 11.rren Mangamore ekitaldia ospatu egin zen. Japoniar kulturari buruzko ekitaldia.

             Mota askotako jarduerak egin ziren bertan: japoniar mahai jokoak, kontzertuak, karaokea,ordenagailuak etab. Horretaz aparte gonbidatuak ere egon ziren, bai japoniatik etorritako eta penintsulakoak eta hegoamerikatik ere bai.





Lehen kontzertua NYOROBOTICS-en aldetik etorri zen, robot moduan jantzitako bi neskek osatzen zuten taldea Sagiri eta Yunikaren bidez. Anime abestiak eta beraiek sortutako abesti bat abestu egin zuten.


Aurreko urtean bezala baina frontoian Areatzako Bandak eman zuen kontzertua. Hiru zatitan banatua izan zena:
-1 zatia: Bideojoko musika
-2 zatia: Filmetako musika
-3 zatia: Anime eta animazio musika.


Quidditch-a ere egon zen urtero moduan. Goiz osoan egon zen ikusteko aukera.

Cosplay gonbidatuek mahai inguru bat eman zuten, euren esperientziak eta bertaratu ziren pertsonen galderak erantzuten eta azalduz.


Cosplay lehiaketa ere egon zen, bakarka edo taldekako erakustaldia egiten. Disney, lol etab ko pertsonaiak egon ziren, ikuskizun polita.

Epaikideek erabakia hartu bitartean, NYOROBOTICS-ek berriz ere beste kontzertu bat eskeini zuen. Kontzertu ostean, eurekin argazkiak ateratzeko aukera egon zen.

Epaikideek ere antzezlanak egin zituzten jendearen gozamenerako.

Lolita desfile bat ere egon zen, Tamara Ferrerok egindako jantziekin.

Desfilearen ostean, beste kontzertu bat egon zen PANICREW feat LUNAren partez. 

Lehedabiziko aldiz Cosplay pasarela egon zen bi sailetan banatuta: Cosmaker (trajea eta guztia egin duen pertsona) eta Cosmodel (erosita edota beste pertsona batek egindako cosplay-a daramana).

Karaokea ere egon zen urtero moduan, aurten esaterako euskaraz,erdaraz eta japonieraz abestu egin zuten.

Karaoke ostean kontzertu bat egon zen: FULL METAL HARMONYREN emandakoa




No hay comentarios:

Publicar un comentario