lunes, 30 de octubre de 2017

FELIX ARKARAZORI ELKARRIZKETA



            Hona hemen lagunok Felix Arkarazo aktore eta aktori bizkoizleari eginiko elkarrizketa.

                
                                    

1.- Nola sartu zinen aktore bikoizlari munduan?
1982an ikastaro batzuk antolatu zituzten euskarazko bikoizleak sortzeko. ETB 1983aren urtarrillaren 1ean emititzen hasteko zen eta aukera horri heldu nion interesgarria ikusi nuelako.

2.-Aktorea izatea, txikitatik nahi izan zenuen gauza zen?
Betidanik izan nuen pailazokeriak egiteko joera. Baina ez nuen "aktore izan nahi dut" sekula pentsatu.

3.-Lehendabiziz Dragoi Bola japoniar animea, aktore bikoizlari bezala aukeratu zintuztenean nolako izan zen lehen erreakzioa?
Erabat normala. Ez nuen ekialdeko holako produkturik ezagutzen eta beste edozein lan bezala hartu nuen.

4.- Dragoi Bolak izan zuen arrakasta handi hori izatea espero izan zenuen?
Inondik ere ez. Bikoizketa egiten ari ginela ineteresantea zela iruiditu zitzaigun baina ondorengo eta luzagorako arrakasta ez genuen inondik espero.

5.- Pilaf emperadorea izan zen zure lehendabiziko pertsonaia. Nola deskribatuko zenuke?
Nolabaiteko "kontrapunto" halako kutsua zeukan pertsonaia maitagarria, umoretsua...

6.- Vegeta izango zinela esan zizutenean, zer espero zenuen pertsonaiari buruz?
Aldez aurretik, Pilafekin baino lan gehiago izango nuela baino ez nuen pentsatu. Gerora, pertsonaia nahiko nekagarria izango ote zenaren beldurra sartu zitzaidan. Gero gustora egin nuen.


7.- Zer sentitzen duzu, jende askoren txikitako heroia zarela jakitean?
Beti nire lagun izango den satisfakzioa.

8.- Vegeta ez den beste pertsonai bat aukeratu ahal bazenu; zein izan litzateke eta zergaitik?
Senron, daukan indarragatik. Zoritxarrez nire ahotsa ez da egokia horretarako.

9.- Zer nahigo duzu, bikoiztutako telesaila edo azpitituluak dituena?
Bikoiztutakoa, batez ere elkarrizketa ugari baditu, nahiz eta ez izan irtenbide perfektua. Azpitituluak eragozpen ugari ditu.

10.-Zein izan da gertatu zaizun gertaerarik bitxiena?
Mendi puntan nengoela, urrutitik etorri zitzaidan agurtzera mutil bat, nire ahotsa entzunda berehala ezagutu zuelako Vegetaren doinua.

11.- Zer suposatu zuen, Goenkale bezalako telesail batean aktore moduan lan egitea?
Aktore moduan asko ta asko ikasteko aukera, batez ere erritmo aldetik oso bizkor egiten zelako.

12.- Goenkalen, Euskal Herriko beste aktore eta aktoresekin lan egitea, aktore moduan hobetzeko baliagarria izan zen?
Bai horixe. Antzezteko era desberdinekin arituz, hori beti da aberasgarria.

13.- Telesail bat grabatzen zaudetenean, bertan parte hartzen duten kideen artean “familia” bat sortu egiten da?
Ezinbestean. Hainbat ordu elkarrekin, hainbat bizipen...

14.- Dragoi bola, Doraemon etb1en ematen zutenetik gaur egun arte, ikuslegoaren interesa gutxiagotu dela esan daiteke? Hau da, 80-90 harmarkadan sekulako boom-a izan zela eta beranduago desargertu egin dela?
Nabarmen gutxitu dela argi dago. Konpetentzia ugaritu egin da: Disney Channel, Clan...

15.- Gonbidatuta zauden ekitaldietan, ikusleek orokorrean gazteleraz galdetzen dute. Euskaraz zeozer galdetzen dizutenean, zer iruditzen zaizu?
Lastima dela erabilpen aldetik euskerak hain presentzia eskasa izate. Beraz, pizgarri egiten zait.

16.-Zeintzuk dira Vegetaren alderik onena eta txarrena pertsonaia moduan?
Onak, bere kemena, ausardia..Txarra, harrokeria.

17.- Badago jendea animeak euskarazko azpitituluekin jartzen dituztenak. Beste sustapen mota baten  moduan hartu daiteke?
Ba bai. Eta euskararengana hurbiltzeko modu erakargarria izan daiteke, batez ere ume ta gazteentzat.

18.- Nola prestatzen dira bikoiztu behar dituzun pertsonaiak?
Normalean ez dago prestaketa berezirik. Zuzendariaren esku dago hasieran zure pertsonaia ta pelikularen nondik norakoa azaltzea, gero zatirik zati beste azalpen batzuk egon arren ere.

19.- Orokorrean jendeak Vegeta moduan ezagutzen zaitu. Bikoiztu duzun pertsonaia edota filme batean egindako pertsonai bat moduan ezagutzean zer sentitzen duzu?
Poza ze egindako lana ondo bete izan denaren sinelea da.


Argazkia: Lastotxapelen eskutik

No hay comentarios:

Publicar un comentario