sábado, 14 de octubre de 2017

ATHLETIC-SEVILLA




            HORRELA BAI ATHLETIC! HORRELA BAI!

         Denboraldiko partidarik onena izan da Athletic-Sevilla. Athletic-ek oso ondo jolastu egin duena eta merezita irabazitakoa. Partido serioa eta oso txukuna.

Bai lehen eta bigarren zati onak izan dira. Momentu baxuak egon dira, partiduetan gertatzen den moduan baina oso ondo eramaten jakin dute.

Pase onak, joko ona eta aukerak. Susaetak ia lehen gola sartzeko zorian izan da area kanpotik egindako jaurtiketan, horrelakoak ikustea oso positiboa izan da.

Vesgaren gola, lehen zatiaren amaieran oso garrantsitzua izan da atsedenaldira joateko garaian.Kepak geldiketa garrantsitzu bat gelditu egin dut banaz banako batean.

Arbitroa oso txarto, bi penalty jan egin ditu eta txartel hori asko atera dizkio Athletic-i baina garaipen garrantsitzua izan da, Europa Leagueri begira.

Nahiz eta Vesgak garaipenaren gola sartu, beste jokalari jarriko nuke protagonista moduan: Markel Susaeta. Oso partido ona jolastu egin du, erregateak egiten, korrika egiten eta aukerak sortzen. Dena eman du zelaian egon den denbora osoan eta aldatzerakoan txalo zaparrada handia izan du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario