domingo, 29 de octubre de 2017

ATHLETIC CLUB - BARÇA (EUSKARAZ)




              Aurtengo denboraldiko partidurik onena, nahiz eta porrota jaso. Taldeak zaleen babesa behar zuen partidua zen eta zaleek euren babes osoa erakutsi zuen.

Bartzelonaren kontra galtzea normaltasunean sar daiteke baina ez zuen galtzerik merezi izan.

Sakontasuna, abiadura, aukerak sortu, erritmo egokian egin zituen, zorte txarra izan zuten aukera horietan eta Ter Stegen oso ondo egon zen partidan. Horrela jokatuta emaitzak eta golak etorriko dira.

Bartzelona menpean izan zuen denbora askotan eta edozein talderi aurre egin ahal diezaiokela erakutsi zuen.

Zaleek nahi duten jokoa erakutsi zuten eta horrela jarraituz egoera honetatik ateratzeko bide egokia da eta ez lukete arazorik izan behar aurrera jarraitzeko.

Hurrengo helburua Östersunds

No hay comentarios:

Publicar un comentario