domingo, 13 de enero de 2019

RESIDENT EVIL 2, ONE SHOT DEMO IRITZIA




          Kaixo lagunok, oraingo honetan atera berri den Resident Evil 2 demoari buruz hitz egitera nator, jokoa hilabete honetan bertan aterako da eta hypa jendean igotzeko 30 minutuko demoa atera egin dute.


         Aitortu egin behar dut zombien jokoak ez direla nire gogokoenetarikoak, joko honen antzekoak diren baina zombirik gabeak Tomb Raiderrak dira, puzzleak eta munstroak ere daudelako.

        Remasterizazio hau, bere garaian ateratakoarekin ezberdintasun argi bat dauka: Kamara. Bere garaian ateratakoan, kamara finko batekin jolasten zen eta honako honetan zuk kontrolatzen duzu kamara mugitzean. Pertsonaiaren bizkarra ikusten zaio eta aurretik dagoena ere ikusten da, beraz tentsioa areagotu egiten da.

      Demoan, Leon S. Kennedy dauka protagonista moduan, Racoon Cityko komisaldegian gertatzen da. Komisaldegian item batzuk daude, zenbait gauza gerta daitezen aurrera jarraitu ahal izateko.

     Korridoreetan barrena, linternaren argiak bakarri argitzen du eta zarataren bat entzuterakoan inguruetara begiratzera suposatzen du. Sustoak ere badaude eta adrenalina puntu hori ematen du.

    Berezitasun berri bat eta interesgarriagoa egiten duena zera da: zombi batek ikusten bazaitu eta alde egiten badiozu gela batean sartzeko, zombiak gelako atea ireki dezake.

    Pena da, demo honetan beste pertsonaia nagusia aukeratu ezin izatean, Claire Redfield, Resident Evil 1 jokoaren protagonista baten, Chris Redfielden arreba dena.

Musikaren aldetik oso gogokoa izan dut, beharrezko momentuan ikara sortzeko edo tentsio sortzeko modukoa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario