domingo, 13 de enero de 2019

ATHLETIC CLUB - SEVILLA



       Aurtego denboraldiko partidurik onena zalantzarik gabe. Harmailak topera egon dira eta asko animatzen gainera.

      Ostegunean gertatu zenaren beste itxura bat eman du taldeak, aukerak sortu egin ditu eta Sevillak sufritu egin du.

      Bi protagonista nagusi ( kontuan hartu denek bikain egin dutela orokorrean), Iñaki Williams eta Ibai Gomez.

      2 urte eta gero Williamsek eman dio garaipena Athletici eta bi gol eder gainera. Denek egin dute esfortzu handia. San Mamesen golik ez sartzearen presioa alde batera utzi egin duela pentsatzen dut eta denboraldiko Williamsen partidurik onena.

      Ibai gaur berriz ere zurigorri itzuli zaigu eta bere erdiraketak asko nabaritu egin dira, bai kornerreran eta bai faltetan. 1-0 denbora luze batean eta baloiaren kontrola izaten eta galtzean presioa egiten eta elkarri laguntzen.

     2-0 balsamikoa izan da zalantzarik gabe eta partidua erabakita utzi egin duena. Joko mota hau erakutsiz harmala piztu egiten da. Garrantsitzua da taldea eta harmaila topera egotera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario