lunes, 27 de agosto de 2018

MAHAI JOKOAK PINPILINPAUXAN 2018



Bilboko Aste Nagusiko azken igandean, Pinpilinpauxa txoznak Epic Games denda eta BilboHammer erakundeekin mahai jokoak izan zituzten.

Mota ezberdinetako jokoak zeuden: Star Wars, Blood Bowl, Warhammer Fantasy 9Th age, Warhammer 40.000 etab.




Blood Bowl txapelketa zen baina frogatzeko jokoak bazeuden jendeak jolastu ahal izateko.

Warhammer 9th Age, bertan jokatu nuena arau sinpleenekin jolastu egin genuen pixkanaka arauek etab jakin ahal izateko.

BilboHammerreko pertsona batek azaltzen zegoen denbora guztian.

Jokatutako batailan Inperioa (gizakiak), Skavenen ( gizaki arratoiak) artekoa izan zen.

Guztira 5 txanda irauten ditu partidak. Nor hasiko den jakiteko dado batekin erabakitzen da eta zenbaki handienak irabazten du.

Txanda bakoitzak fase ezberdinak ditu eta behin horiek jokalari batek bukatzerakoan bestearen txanda hasten da.

Lehendabizi 3 agindu egiteko aukera dago, erregimenduei habilitate ezberdinak emanteko: accurate (tiro egiten dutenei eragiten diena), odol hotza (erregimenduak erresistentzia gehiago izan dezan eta azkena mugikortasunari eragiten diona.

Bigarren gauza mugimenduak dira eta neurri batzuen barruan erabaki egin behar dira.

Hirugarrenez magia txanda dator, bi gauza egin behar dira: lehenengoa 8 zenbakidun dado bat bota eta zenbakiaren arabera aukera batzuk ematen ditu. Behin hau eginda, magia bat erabili ahal izateko dadoekin, zenbaki bat baino gehiago atera egin behar da. Aurkariak magia deuseztatu egin dezake bestearen moduan. Magia ere neurtu egin behar da, gertatu daiteke eragin nahi den unitatea urrun egotea.

Laugarren pausua, tiro txanda. Unitate bakoitzak hurrunago edo gertuago heltzen dira eta dadoek dute hildakoen eta ez hildakoen zenbakiak aukeratzea. Borrokan dauden unitateei ezin zaie tiro egin.

Bostgarren txanda, borroka. Bi erregimendu elkarrekin talka badaude egiten da soilik. Hemen arauak apurt bat teknikoagoak dira. Gauza asko kontuan hartu egin behar dira.

Nork irabazi duen jakiteko azkeneko jokalariak 5rren txanda amaitzerakoan egiten da.

Zenbat unitate hil egin diren (unitate bakoitzak puntu jakin batzuk dituzte), bi jokalariek lortu behar duten lekua nork irabazi duen eta kalkulagailua erabilita jakiten da.

Partida honetan, Inperioak (nik erabilitako gudarostea) irabazi egin zuen, partida estu batean. Lortu egin behar zen helburua neureganatu nuelako irabazi egin nuen, bestela berdinketa izango zen. 

Partidako zenbait argazki:

                                                         (Skaven jezzailak)

                                                 ( Inperioko ezpatariak borrokarako prest)


                                                 (Borroka odoltsua bi arrazen artean)


                                                ( Inperioko gizakiak tinko eusten)


                                                    (Gudazelaiaren ikuspuntu bat)

No hay comentarios:

Publicar un comentario