martes, 28 de agosto de 2018

ATHLETIC CLUB - HUESCA




        Bigarren partidua San Mamesen. Athleticek ez zuen berdinketa merezi izan baina zorteak oraingo honetan ez zion batere lagundu.

      Lehenengo zatia nahiko nahasia izan zen, 30 minutu aukerarik sortu gabe eta Huescak sartutako gola jokoz kanpo izan zelako defentsa huts egite batean. Williamsek baloia zutoinera bidali egin zuen, jokaldi on batean.

 Bigarren zatian, Athleticek hobeto jokatu zuen eta jokaldi polit batean Susaetak lehen gola sartu egin zuen eta hobeto jolasten hasi egin zen. Handik gutxira Williamsek egindako jokaldi eder bat egin ostean Yurik bigarren gola sartu egin zuen eta Athleticekin bere lehena.

Williams berriz ere zorte txarra izan zuen beste baloi bat zutoinera botatzean, bazirudien jokoa kontrolatuta zeukatela baina huts baten eraginez  Huescak bere lehen gola sartu egin zuen. Hortik aurrera Huescak fedearekin aurrera egin zuen eta Williams lehen zatian egidako antzeko jokaldi batean geldi ezinezko gola eta berdinketa.

Aldeketek ez zuten eragin berezirik egin, oraindik ere gauzak hobetu egin behar dira. Rayoren partidua bertanbehera gelditu egin denez, hurrengo aurkaria Real Madril izango da. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario