domingo, 19 de agosto de 2018

BATTLE FOR AZEROTH/ HASIBERRI BATEN IRITZIA


   (Battle For Azeroth misioak jokatzeko pertsoania 110 nibelean izan behar da)

         Lehendabizi, esan beharra dago Lordaerongo bataila oso epikoa izan dela bai norberaren pertsonaiarekin jokatzen eta eszena zinematografikoak ere. Mapa handia eta helburu zehatz batzuk.

Aliantzaren partetik izango da iritzi artikulu hau, nire pertsonaia fakzio horretakoa delako. Tutorial bat dago hasieran, jokoaren kontrolak ikasteko etab.  Lordaeron bukatu ostean, Jaina Proodmoore aztiarekin Kul Tirasera heltzen gara, eszena zinematogriko batean eta historia apur bat azaltzen du.

Kul Tiras, hiru zatitan banatuta dagoen uharte bat da eta Proudmoore familia da haien buruzagia. Misio mota ezberdinak daude eta agian apur bat kaotikoa den aukerak hartu egin ditut. Noizbehinka misio bat hastean, eszena zinematografikoak agertzen dira.

Misioak betetzen sari bat edo batzuk ematen dizkizute. (pertsonai batek, misio bat baino gehiago izan ahal ditu. Zenbait momentutan, misio zehatz bat egiterakoan, beste pertsona edo pertsonekin elkar laguntzeko aukera dago helburuak bete ahal izateko eta mesedegarria ere bada.

Jolastu dudan denbora guztian, pila bat aldiz egin egin naiz (erabaki okerrak hartu ostean), baina batzutan gertatuko da. Gertatu daiteke, leku batetik pasatzerakoan etsai batek erasotzea eta ihes egiten zauden bitartean gehiagok erasotzea.

Lagunekin jokatzea oso dibertigarria da, esperientzia banatu egiten delako eta pertsonai berezien kontra eraginkorragoa delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario