martes, 21 de agosto de 2018

ATHLETIC CLUB - LEGANES




2018/19 denboraldiko lehen garaipena. 2009tik ez zuela San Mamesen jokatzen zuten lehen jardunaldia, atzorarte ez zuen irabazi.

Ez zen partido ona izan, baina lehenengoa zela kontuan izanda, itxura txarra ez zuen eman. Argi dago oraindik zenbait gauza hobetu behar direla.

Lehen zatia izan zen onena biak kontuan izanda. Ez zuen erritmo askorik izan eta aukera gutxi egon ziren. Korner jaurtiketa batean Peru Nolaskoinek buruz gola, debutean gola egitea pozteko gauza da.

Handik gutxira, Willliamsek bigarrena sartzeko aukera izan zuen eta kanpora bidali zuen baloia. Gerora etorri zen Leganesen gola, erreboteko jokaldi batean.

Bigarren zatia, jokoak behera egin zuen nabarmen. Aldaketak egin zituzten, baina Raúl Garcíaren sarrerak izan zuen eraginkortasun handiena. Partiduaren jokoa eta bi taldeen aukerak ikusita, berdinketa ez zen emaitza txarra izango. Bi atezainek geldiketa paregabia egin zituzten.

Muniainen gola, deskontuaren azken minutuan eman zion garaipena eta pozo San Mamésen.

Fitxatutako jokalariek: Capa, Dani García, Yuri ondo jokatu zuten. Nolaskoain eta Unai Simon bikain egon ziren lehen taldearekin jokatuta.

Txarrena Adurizen lesioa. Ez zuen partido ona egin, burukada bat lehen zatian arrisku handirik gabe eta bigarren aukeran lesionatu.

Goiz da oraindik, denboraldi hau nola joango den jakiteko baina argi izpi positiboak badauzka. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario