lunes, 29 de enero de 2018

Muten cosplayer elkarrizketa


Kaixo lagunok:

Oraingo honetan Muten izeneko cosplayerrari eginiko elkarrizketa dakarkizuet

             

1.- Nondik dator zure cosplayer izena?
Ba oraintxe bertan, nire cosplayer izena Muten edo Mutenroshi da, eta nire lehenengo cosplayetik dator, Dragoi Bola animeko Dortoka Maisuagatik.

2.- Nola ezagutu zenuen cosplay mundua
Orain dela hiru urte eta erdi, nire lagun batek hemengo saloietara joaten zen, eta berarekin joan nintzen egun baten Mangamorera. Han ikusi nituen cosplayak harrigarriak iruditu zitzaizkidan, eta 2015eko urtarrilan hasi egin nintzen cosplay munduko informazioa bilatzen.

3.- Zein da zure cosplayer internazional gustokoena
Oraintxe bertan KinpatsuCosplay eta Leonchiro esango nituzke. Kinpatsu egiten dituen armadurak benetan harrigarriak dira. Beste aldetik, Leonchiro gustatzen zait bere karakterizazioak izugarriak direlako, adibidez All-Might eta Rakan cosplayekoak.

4.-Zein izan da zure lehen cosplaya? Eta azkena?
Nire lehen cosplaya Dragoi Bolako Dortoka Maisua izan zen, eta naiz eta orain dela hiru urte egin banuen ere, oraindik erabiltzen dut. Egin nuen azkena orain dela urtw bat hasi nuen, Digimon-eko Wargreymon izan zen, baina banago berriro cosplay berrietan lan egiten, eta cosplay ugari espero dut aurten egiten.



5.-Zein da cosplay egitearen zatirik onena? Eta txarrena?
Nire esperientzia pertsonalan oinarrituta, bi gauza dira onenak. Lehenengo, ezagutza berriak ezagutzeko eta aurretik zeudenak erabiltzeko aukera da, nire ustez, hainbat modutan lan egiten ikastea etorkizunean erabilgarri izan daitezkeen ezagutzak eman ditzake, eta gainera, beste cosplayerren aholkual praktikan jarri daitezke, eta, batzuetan, zuk zeuk eman ditzakezu aholkuak. Beste aldetik, cosplay egiteak oso lagun onak egitea baliatu du, eta gainera, lotsa galtzeko aukerarik onenetakoa da.

6.- Zer uste duzu “cosplay is not consent” ekintzari buruz
Nik ulertu dezaket gendeak cosplayak gustoko izatea eta argazkiak ateratzea nahi izatea, baina askotan, cosplayer batzuk agobiatuta sentitu daitezke. Nik adibidez ezin dut ezetz esan argazki bati, baina behin baino gehiagotan argazkiak eskatu dizkidate bazkaltzen ari nintzenean, eta benetan desatsegina da.
Esamolde honetan dagoen mezua, nik uste, ez da bakarrik cosolayerren baimena eskatzea argazkientzako edo cosplayak ikutzeko (cosplayer batzuk benetan gorrotatzen dute gendeak hau egitea), baizik eta jendea kontzientziatzeko, cosplayer batek argazki bati ezetz esaten badio, ez delako izan behar pertsona desatsegina denik, baizik eta ezagutaraztea pertsona normalak garela, eta guk ere nekatzen garela batzuetan argazkiengatik, eta ez dugulako gustoko GURE lana edonork edozein momentuan ikutzea. Baimena beti da inportantea, edozertarako.

7.- Zein da zure ametsetako cosplaya?
Nire ametsetako cosplaya… Ba oraintxe bertan, nire gaitasunetatik kanpo dauden bi esango nituzke, biak League of Legends jokoaren pertsonaiak. Lehenengo, Vi izeneko neska batena, “Reinos Combatientes” bertsioa, nire gogoeneko pertsonai ofentsiboa deñako eta bere ukabil erraldoiak bertsio honetan egitea superazio erraldoia izango litzateke niretzat. Eta bigarren, Braum “Matadragones”, nik gehien erabili dudan pertsonaia baita, eta bere izaera nirearen antzekoa da gauza askotan. Gainera, gustatuko litzaidake bere ezkutua argiekinbegitea, ahal bezain exaktua egiteko.

8.- Nola aukeratzen dituzu egin nahi dituzun cosplayak?
Orain arte, ez da prozesurik egon. Egin ditudanak orain arte momentuan pentsatu eta egin ditut, guztiak aste batean edo denbora gutxiagorekin. Baina urte honetarako egin nahi ditudan cosolayak, adibidez, bi talde-cosplaya egiteko dira, Akame ga kill animearenak, ikusten nuen einean erabaki nituen, banekielako ez nintzela bakarrik joango anime horretaz.

Baina, beste talde horretn dauden bi lagunekin, pokemon hirukotea egitea, prozedimendu desberdina izan zuen. Lehenengoz, pokemonetan oinarritutako ezpatak begiratzen hasi nintzen, eta pertson moduko pertsonalizazioak egiteaz hitz egiten hasi ginen, eta orain arte, proiektua aurrera doa.

9.- Nola da ekitaldi aurreko gaua?
Gehienetan eramango dudan cosplaya preparatzen edo erreparatzen egoten naiz. Ez dut asko lo egiten, lehenengo ordutik egoten naizelko ekitaldietan, baina ori ez ditu nire energik afektatzen.

10.- Cosplaya lagunak egiteko modu ezberdina dela uste duzu?
Noski baietz. Nire lehen cosplay-ari esker, ekitaldietan lagun ugari egin ditut, eta batzuk, aurretiaz nituen lagunak baino inportanteagoak bihurtu dira.
BONUS GALDERAK:
11.- Zergatik zara Aliantza fakziokoa?
Egia izateko, WoW-era jolasten hasi baino lehen, lagun guztiek hordara joateko esaten zidaten, baina pertsonaien diseinua ez zitzaidan gustatzen. Gaur egun Aliantzan jarraitzen dut, nahiz eta lagun gehienak Hordn egon. Gehien gustatzen zaidana orain? Egia izateko, Huargen arraza.

12.- Zein Aliantzaren pertsonaiaren cosplaya egitea gustatuko litzaizuke?
Egia izateko, edozein Huargen pertsonaia egitea gustatuko litzaidake. Baina, pertsonai ezagunenetatik, Varian Wrynn erregea egitea gustatuko litzaidake. Ez bakarrik diseinua gustatzen zaidalako, baina bere ezpata oso gustoko dudalako.

Argazkiak: Muten cosplayren partetik

No hay comentarios:

Publicar un comentario