sábado, 20 de enero de 2018

ETB-EN EMANDAKO MARRAZKI BIZIDUN TOP 10-A



                     Kaixo lagunok:


            Oraingo honetan, etb-k euskaraz eman dituen 10 marrazki bizidun filmeen top 10-a izango duzue. Mota ezberdinetako marrazki bizidunekin.

1.- Dragoi Bola:

Ikusi egin nuen lehengo marrazki bizidunak. Son Gokuren abenturak jarraituz, denbora eder askoak pasatu pertsonai ezberdinekin. Esaterako: Iratxo Dortoka, Yamcha, Bulma, Pilaf, Silver Generala, Ten Shin Han... Argumentu jarrai duen anime horietako bat

2.- Doraemon ( Katu Kosmikoa)

Atal bakoitzean Doraemonen poltsikotik ateratako tramankulu ugari, Nobita alferrari laguntzeko. Atal bakoitzak ez zuen hurrengoarekin jarraipenik. Tramakulu ezagunenak beharbada: Edozein tokira joateko atea, helikoptero txanoa.

3.- Fernando Amezketarra.

Euska Herriko marrazki biziduanak, Fernando Amezketarraren pasarteak azaltzen zituenak. Umeretxoa eta herriko denei adarra jotzen beti.

4.- Fly-ren abenturak.

Oso gutxi gogoratzen dut, baina froga batzuk gainditu behar zituen ezpata bat lortu ahal izateko.

5.- Lamu.

Komedia, maitasuna, zentzurik gabe gertaerak etengabe. Lamu izatez ogra bat dela esan daiteke, ogra estralurtarra. Ataru bere "kuttuna", lur planetako artaburuena, gonazalea eta bere benetazko sentimenduak adieraztea kostatzen zaiona. Pertsonai batzuk: Txerry monjea, Ben-ten marteko jainkosa, Shinobu ikaragarrizko indarra zuena haserretzen zenean, Sakura saterdotisa, Shuutaro Mendo...

6.- Arturo Erregea.

Artura eta mahai borobilen lagunen abenturak kontatzen zituena.

7.- Lazkao Txiki

Beste Euskal Herriko marrazki bizidun bat. Lazkao Txiki bertsolariaren bizitza kontatzen zutiena

8.- Kare Kano

Japoniar shojo anime. Beren gorabehara guztiak, erromantzea ere dituena.

9.- Ninja Dortokak

Raffale, Donnattello, Michaelangello eta Leonardo-ren abentura Sreder maltxurraren kontra. Splinter, arratoi bihurtutatako ninja maisuaren ikaspenetik ikasi egin zutena

10.- Isidoro

Isidororen abenturak kontatzen dituen telesaila, beti saltsa guztietan sartuta.

Beste marrazki bizidun batzuk, nahiz eta top horretan ez sartu honako hauek:

pottokiak
Kapitan planet eta planetariak
Txirrita
Dinosauroak
Marteko Arratoi motokariak
Bicky Bikingoa
Sherlock Holmes
Sakura Kartak Zakura

No hay comentarios:

Publicar un comentario