sábado, 27 de enero de 2018
ATHLETIC CLUB - EIBAR
Beste partido tamalgarri bat San Mamesen ikusitako. Jokorik eza, sakontasunik ez eta aukera gutxi, pare bat lehen zatian. Hori gutxi balitz, ia bere atean sartu zuen gola Athletic-ek. Eibarrek izan zuen partiduaren kontrola.
Bigarren zatia hobeto hasi egin zen, Williamsek hegaletik aukerak sortzen eta horietako batean, nola ez, Adurizek gola. Gero jokoak behera egin zuen nabarmen. Ezkerreko hegala ez zegoen eta hortik jotzea erabaki egin zuen. Azken 20 minutuak Eibar, Athletic-en zelaian egon zen eta defentsako hutsegite baten ostean berdinketa.
Sabin Merinok ez zuen ezertxo ere egin, gehienez jota baloi bat ikutu agian. Zelai erdian ez zegoen kontrolik eta hor lehen aldaketa egin ostean Beñat moduko jokalari bat sartuta baina ez zuen holakorik egin 80.rrem minutura arte. Gero Vesga 87.rren minutan sartzea, zertarako? Puntua ontzat eman nahi zuten? Nabariak izan ziren Balentziaga eta De Marcosen zelaian ez egotea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario