viernes, 24 de febrero de 2017
Filme bat ikusteko jarraitzen ditudan irizpideak
Kaixo lagunok:
Oraingo honetan, filme bat ikusteko erabiltzen ditudan irizpideak azaltzera noa. Alde batetik gogoak nituelako eta bestetik filme bat ikusi aurretik puntuazio bat emateagatik.
Filme bat ikusi nahi badut, lehendabiziko gauza da filme mota: Abenturak, akzioa, errealitatean oinarritutakoak. Ez da guztiz garrantsitzua baina eragina ere badauka.
Bigarren gauza sinopsia da. Gogoko dut jakitea filmea bat zeri buruzkoa den eta horren arabera lehenago edo beranduago ikusi dezaket. Istorio interesgarria duela iruditzen bazait, ikusi egingo dut. Batzutan gerta izan zait, filme bati bigarren aukera bat ematea.
Hirugarren gauza, trailerra. Filmean zehar agertuko diren ezenak aurkezten dituena. Nahiz eta trailer polit eta erakargarri bat izan, filmea agian ez da interesgarria, behin ikusi eta gero.
Laugarren gauza, aktore eta aktoresak. Filmeak aktore edo aktoresa famatuak baditu, erakargarritasun handia izan dezake eta gero porrot bat izan daiteke. Esaterako: Eragon ( Jeremy Irons-ekin)
Irizpide hauek ez dute eraginik, zineman ikusiko ditudanaren erabakian. Ez dut oso gogoko, filme bat estreinatu aurretik (subtituluekin ikusteko aukera egon daiteke, lehenago ikusteko), iritzi bat ematea. Azken finean, irakurtzen diren kritikak filmea ikusi dutenek egiten dute eta bakoitzaren ikuspuntuak erabiltzen dituzte.
Gero irizpide hauek kontuan izan gabe %100, noizean behin ikusten diren filmeak, modu ezberdin batean deitutakoak, batez ere "igandetako filmeak" agian ez dira oso onak edota interesgarriak izango, baina apur bat deskonektatzeko behintzat balio dute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario