miércoles, 1 de marzo de 2017

Japan Weekend Bilbao 2017, Otsaila (euskaraz)



                       Kaixo lagunok:


             Gaur, Japan Weekend-ari buruzko kronika erakustera nator. Otsaileko Japan Weekend-a, otsailaren 25an egin zen, Barakaldoko BEC-ean.

Aurtengoa hobekuntzak izan ditu, batez ere lehengo edizioetan hutsune falta handiak zeudelako. Aspektu horretan, hobekuntza nabaria izan da, beharbada stand gehiago egotea garrantsitzua izan da kasu horretan.





Aurten, Makoto Shinkairen erakusketa bat ikusteko aukera egon zen. Erakusketa, "El lugar que nos prometimos" filmeari buruzkoa izan zen.





Mitsuru Nagata ere egon zen bertan, tinta eta pintzelak erabilita irudi ikusgarriak egiten dituena. Zuzeneko erakusketa bat ikusteko aukera izan zen eta bertan dragoi bat nola marrazten zuen erakutsi egin zuen.




Japoniar loreen zaintza eta nolako loreak zeuden ikusteko aukera egon zen.




Anime, bideojoko musikarekin, horien izena zein zen asmatzeko lehiaketa egon zen taldeka. Lehia oso parekatua izan zen.



Japonieraz edota korearrez kantatzeko lehiaketa egon zen, abesti ezagun eta ez hain ezagunak egon ziren bertan.



Cosplay lehiaketa ere egon zen, benetan ikusgarriak izan ziren. Mota ezberdinetakoak eta aktuazio paregabeak.





Aurtengo cosplay gonbidatuak Askal cosplay izan ziren. Final Fantasy XV-ko cosplay-ekin, eta argazki bat eukerik ateratzeko aprobetzatzeko.


  EKITALDIKO COSPLAY ARGAZKI BATZUK











 

No hay comentarios:

Publicar un comentario