martes, 7 de febrero de 2017
Donostiko lehen komiki eta manga azoka internazionala 2017
Kaixo lagunok:
Oraingo honetan, donostiako nazioarteko komiki eta manga azokari buruz hitz egitera nator.
Otsailaren 3tik 5ra bitartean ospatu zen ekitaldi hau Donostiako Kursaalean. Lehen ekitaldia izateko nahiko ondo egon zen nahiz eta zenbait akats nabari izan. Hala ere akats horiek zeintzuk diren jakinda eta kontuan hartuz gero, etorkizun oparo bat ikusten diot.
Ordutegi bat izatea ekitaldi batetan egun bateko nahiz hiru egunetako oso gauza garrantsitzua dela ere aipatu behar da, beraz arlo horretan ondo egon ziren.
Komiki azoka gehiago izan zen, manga azoka baino. Stand aldetik nahikotxo egon ziren 35 guztira. Erakusketak interesagarriak izan ziren (Star Wars, Euskal Komikien urrezko garaia...).
Cosplay pasarela egin zen eszentokia oso txiki izan zen, gela handiak izanda akats horietako bat izan zen.
Kontuan izanda larunbatean bakarrik egon nitzela han, ez nituen cosplayer askorik ikusi.
Cosplay gonbidatuen cosplayak itzelak izan ziren. Bowman Coswork, Florencia Muir, Nyara´s workshop, This Moustache, Amanda Hinojosa eta Lluis vilaro mendez
Ekitaldiko zenbait argazki.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario