miércoles, 22 de febrero de 2017

La Gran Muralla (Euskaraz)






         Kaixo lagunok, oraingo honetan berriz ere filme bati buruz hitz egitera nator: La Gran Muralla.


 Txinatar filmek duten gauza garrantsitzu bat, "la casa de la dagas voladoras" esaterako, ikusgarritasuna da. Eta hori da hain zuzen filme honek daukana.

Filme baten sinopsia, garrantsitzua izaten da eta kasu honetan interesgarria iruditu zitzaidan. Kondairak eta antzekoak, munduko herrialdeetako kulturan eragina dauka eta zinemaratzea, irakurri duzun kondaira hori, "egi" bihurtzea suposatzen du.

Txinako harresi handia, oso ezaguna da gaur egungo denbora honetan, baina harresia guztiz osatuta ikustea eta nola funtzionatzen duen jakitea, nolabait esateko interesgarria izan daiteke. Filmean atzerritarrak izatea, beste ikuspuntu bat ematen dio filmeari.

Film honetako, beste erakargarritasunetako bat, koloreak dira. Koloreak burdin jantzietan eta bakoitzak gauza zehatz bat esan nahi duela, interesgarria da. Burdin jantziak ere oso ikusgarriak dira euren xehetasun txikiekin. Jantziak ere oso dotoreak dira, kolore biziak eta ilunagoak nahastuz.



Pertsonaien eraldatzeko era, filmeak aurrera doan bitartean nabaria da eta besteen usteak aldatu egiten dira.

Paisaia eta eraikinak, "magia" dutela dirudite, oso ikusgarritasun handiarekin leku ezberdinetatik ikusita.

Musika soinu banda ere oso polita, mota askotako soinuekin asko disfrutatzeko modukoak.

Gauza guztiak kontuan izanda: istorioa, musika soinu banda, ikusgarritasuna.. 8 puntu emango nizkioke

No hay comentarios:

Publicar un comentario