Iepa lagunok:
Gaur etb1 anime mitiko horietako bati buruz hitz egitera natorkizue: Kare-Kano. Beharbada ez da izango Dragoi Bola edo Doraemon bezalakoa izango, baina klasiko horietakoa dela aitortu beharra dago.
Bere garaian, atal batzuk ikusi nituen. Eta ikusi nuen garai haiek kontuan harturik, esan nezake bertan gertatzen ziren zenbait momentu ez nituela ulertzen. Esango nuke, ikusi ditudan anime eskola erromantikoetatik ezberdinena dela.
Animean ikus daiteke pertsona bat, ikasgelan modu batekoa dela eta etxera heldu eta beste modu batekoa. Itxurakeriak egiten, Yukino kasu honetan. Beste batzuk barnean iluntasun ezkutu bat dute eta inor konturatu gabe eragiten diona.
Inbidia ere ikus daiteke, zurrumurruak zabaldu eta jendea beste pertsona baten kontra jarri. Baina gerora egia atera eta ikuspuntu hori desagertu egiten da. Pertsonaien eraldaketa ere agertzen da, LHtik DBHra emandako aldaketa fisikoa eta aspaldiko ezagunak ez ezagutzeko horietakoak.
Maitasun kontuak dituzten gauzak; eskola egun kulturala prestatzen ibiltzea eta elkar ezin ikustea, lan mordoa dagoelako egiteko. Elkar ikusi gabe denbora luze bat egotea, eta lagunekin izaten dituzten une gogoangarriak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario