jueves, 23 de septiembre de 2021

AGE OF EMPIRES IV| BETA IREKIAREN OSTEKO IRITZI ARTIKULUA

                                    




                           Iepa lagunok: 

    Datorren hilabetean, Age of Empires IV helduko da guregana. Horregatik, atera aurretik jokoa frogatzeko aukera izan nuen, beta ireki batean. 

 

Pena izan zen, multijokalari aukera zegoela, tutorialaz aparte. Tutoriala noski, frogatu egin nuen eta sinplea eta oinarrizko kontzeptuak azaltzen zituena. 

 

Ez zegoen, pertsona batek IAren kontra jokatzeko aukerarik, horren ordez derrigorrez beste pertsona batekin jokatu behar zenuen IAren kontra aritzeko. Nire ustez hau hutsegite bat izan zen, batez ere pertsona batentzako jokoak gustatzen zaizkionarentzat. 

 

Lau zibilizazio frogatzeko aukera zegoen: Ingalaterra, Sakro Inperio Erromatar Germanikoa, Txina eta Abasí Dinastia. 

 

Jokatzeko moduaren arabera, hiru mailatan sailkatu ditzakegu lau zibilizazio hauek: 

- Ingalaterra: Hasiberrientzako, errezena erabiltzeko. 

- Sakro Inperio Erromatar Germanikoa eta Abasí Dinastia: Maila erdia

- Txina: Maila zaila. 

 

Erdia Arora gerturatzen gaitu berriz ere joko honek. Gauza berriak ditu, esaterako aro batetik bestera igarotzeko, errekurtso batzuk izateaz gain, eraikuntza bat sortu behar da. 

Eraikuntza bereziak gauza ezberdinak eskeintzen ditu eta pertsona bakoitzak erabakitzen du zein komeni zaion erabiltzea. 

 

Kamara gerturatu daiteke, eraikuntzak eta gizakiak hobeto ikusi ahal izateko. Asko gustatu zitzaidan gauza bat, harresietan arkulariak jartzeko aukera da, defentsarako egokia hasirako momentuetan eta etsaia apur bat geldiarazteko. 

 

Age of Empires jokoetan bezala, zibilizazio bakoitzak gerlari bereziak dituzte. Arkulari luzeak, bi eskuko ezpatari erraldoiak...

 


IAren kontrako partida laburrak edo luzeak egin daitezke. Irletan jokatutako partida nahiko laburra egin zen. Gainera kontuan izanda lehen partida izan zela, zenbait printzipio hartu gabeak zeuden. 

 


Irla ez zen partida batean, estrategia planteatzen gutxieneko mekanismoak hartuak, erraztasun handiagoarekin lehiatu egin ahal izan nuen. Agian lehen partida, zibilizaziorik zailenarekin hastea ez zen aukerarik egokiena izan, baina guztiak frogatu behar nituen. 

 

Ikustego dago, ea zein kanpaina izango diren jokoan, hori betan frogatzeko aukerarik ez zegoen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario