Iepa lagunok:
Gaurkoan One Pieceren beste bideo joko baten iritzi artikulua dakarkizuet. One Piece: Warriors 4 aurretik, One Piece: Burning Blood izan zen.
Burning Blood, 1 vs 1en oinarritutako den artean, Pirate Warriors etsai gehiagoren kontra borrokatzeko aukera ematen dizu. Alde horretatik begiratuta interesgarriago iruditzen zait.
Jokoa maila edo atal ezberdinetan bananduta dago, hau da: Arabastako atalean, zenbait mapa ezberdin daude gainditzeko. Horrekin jokoan aurrera egin dezakezu.
Jokoa, Arabastatik hasten da eta Wanon bukatzen da. Atal bakoitzean eginkizun zehatz batzuk egin behar dituzu. Esaterako, Lastotxapelak gune batean elkartzea, eginkizun nagusi moduan. Baina momentu batean, norbaitek eta zenbaitek euren bidea moztu egiten diote eta bertako egoera konpondu arte ezin dute euren bidea jarraitu.
Atal ezberdinetan, ez guztietan, pertsonai bat aukeratu behar duzu eta behin helburuak beteta ( alternatibasko helburuak ere badaude ), puntu eta diru kopuru bat irabazten duzu. Puntu horiekin pertsonaiak hobetzen dituzu, irabazten duzun diruaren arabera desblokeatzen dituzte. Maila bat hobetzeko, puntu zehatz batzuk behar dituzu ( barraskilo telefonoa 1 eta kokodriloren 2 txanpon. Honako hau adibide moduan da).
Horrako horiek erabilita, bizitza, erresitentzia, defentsa, mugimendu bereziak hobetzeko eta lortzeko balio dute.
Kamara da jokoaren ahulgunea, batez ere pertsonai erraldoien kontra borroka egiterakoa edota "nagusiak" non dauden adierazten dizuten lerroak ere.
Istorio printzipalaz aparte, jokatzeko beste era batzuk daude: Online moduan eta altxor egutegia.
Online moduan, beste pertsona batzuen kontra borroka egiteko aukera ematen du.
Altxor egutegian, pertsonai batzuekin jokatu ahal duzu eta ezin duzu zailtasun maila ez igo ez jeitsi. East Blue izango litzateke mailarik baxuena, Grand Line maila normala eta New World mailarik altuena
No hay comentarios:
Publicar un comentario