Iepa lagunok:
Oraingo honetan, 2021ko lehen elkarrizketa dakarkizute, kasu honetan Pubguitar Twitzlariari egindako. Espero dut gustokoa izango zaizuela
1. Nondik dator Pubguitar izena?
Ba zuzenekoak egiten hasi nintzenean egin nahi nituen bi gauzengatik jarri nuen izen hori, hau da, PUBG battle royale jokoa eta gitarrarengatik. Xinplea da baina gustoa hartu diot iada
2. Nola hasi zinen gitarra jotzen?
Betidanik izan dut musikarekiko zaletasuna, baina beti pentsatu izan nuen ez nintzela gai izango instrumentu bat jotzeko. Hala ere, gitarra klaseak ematen zituen lagun bat ezagutu nuen poker partida batean, eta hortik atera zen klase bat hartzearen ideia. Lehen klasean hainbeste gustatu zitzaidan 7 urte beranduago hemen nagoela egurrean
3. Gogoratzen duzu zure lehen kanta gitarrarekin?
Uf, esango nuke ikasi nuen lehen melodietako bat dragoi bolako borroka kanta bat izan zela, baina kanta bezala osorik ikasi nuen lehena Bob Marleyren Redemption Song
4. Zein izan da jo duzun abestirik zailena?
Galdera zaila da hau, ze azkenean abestia ez da denbora guztian oso zaila izaten normalean, hau da, zati zailak izan ohi ditu baina ez kanta osoan zehar. Kanta bat edo bi esate aldera, Su Ta Garren Nazka, eta Dream Theaterren edozein
5. Zer suposatu du 3000Twitz ekitaldian parte hartzea?
Ba egia esan orain arte egindako lanaren emaitza bat dela uste dut, hau da, youtubeko bideoetan sartutako orduek balio izan dutela ekimena sortzerakoan norbaitek nigan pentsatzeko. Bestalde, zuzenekoak euskaraz egitea posible dela ere erakutsi dit, eta sortzaile pila bat gaudela arlo ezberdinetan.
6. Euskal sortzaile berriak ezagutzeari zer eskertuko zenioke?
Ba orokorrean eskertzen dudana hori da, jende ezberdina arlo ezberdinetan euskaraz ikustea ahalbidetu didala, eta euskal munduan ere pixkanaka sortze har hori hazten ari dela erakutsi didala.
7. Zer sentitu zenuen Spice Girls jokatzea eskatu genizunean?
JAJAJAJ ba egia esan poza eta barregura. Zuzeneko baten zatirik onena txatarekin dagoen interakzioa da niretzat, eta “troleo” hoiek gustoko ditut, betiere errespetuz egiten diren bitartean. Momentu ederra izan zen
8. Zer iritzi duzu jendeak erretoa sortzen duen abesti bat jotzeak?
Erronkak horretarako daudela, zeure burua behin eta berriz gainditzeko. Gitarjole asko daude lehen akordeetan geratzen direnak eta ez dutenak gehiago behar, eta oso errespetagarria da dudarik gabe, baina nire kasuan garrantzitsua da oso erronkak jartzea zeure buruari, atzo zinena baino gitarjole hobea izan zaitezen bihar. Batzuetan egun hobeak izaten dituzu eta bestetan eskasagoak gitarra jotze aldetik, baina azkenean erronka bat gainditu nahi baduzu, gitarra edo musika arloan behintzat, praktika, praktika eta praktika, ez dago besterik.
PD: Argazkiak googletik aterata
No hay comentarios:
Publicar un comentario