Iepa lagunok:
Ekitaldi faltan gaudelako etab, aurten elkarrizketak egiteaz aparte 2021ko gainditutako joko inpresioez ariko naitzaizue.
2021ko jokatutako lehena eta bukatutako, Eraztunen Jauna Lego izan da. Eraztunen Jaunarekin eta kontuan izanda Legoko jokoetan zer egin behar den erakarri egin ninduen.
Borrokak eta gauzak eraikitzea, bidaian aurrera zoazen einean. Filmeetan oinarrituta dagoen bideojokoa da. Esango nuke, edonorentzat jokatzeko izan daitekeela. Ez da joko odoltsua, zenbait eszena barregarriak dira.
Eraztunaren jaunaren musikaz gozatzeko aukera ematen du. Ez da joko zaila, aitortzen zenbait momentutan aurrera jarraitu ezinik geratu nintzela.
Batzutan aurrera jarraitzeko, eskailera bat, harri bat etab eraiki behar dituzu borroka egin behar duzun aldi berean eta bere grazia badauka.
Kontzentratuta egon beharrezkoa den jokoa ere bada, bestela baliogarri zaizun gauza duzula ahazten zaizu eta "arazoak" agertzen dira
No hay comentarios:
Publicar un comentario