sábado, 31 de agosto de 2019
ATHLETIC CLUB - REAL SOCIEDAD
Derbia Athleticentzat. Merezita irabazitako partidua.
Athletic hasieratik intentsitate handiarekin atera zen, errealak bere jokoa egin ez dezan. Hori dela medioa 11rren minutuan Ander Capak, Williamsi pase bikaina eta baloia sare barrura. Athletic oso ondo egon zen defentsan, lau jokalariak primeran.
Handik gutxira, hasieran arbitroak penalty eman zuen eta hemen lehendabiziko haserrealdia. Varrak denbora pila bat egon zen zer izan zen argitzeko momentuan. Azkenean falta area ertzean, hala ere ez dut uste falta izan zenik.
Raúl Garcíak sekulako gola sartu zuen denbora gutxiren ostean, erremate perfektua eta baloia sareetara berriro.
Bigarren zatia joko aldetik behera egin zuen, baina seriotasuna denbora guztian eta aukera gutxi. Errealak ez zuen aukera garbirik sortu ezta Athleticek ere. Defentsa lan itzela zurigorriek egindakoa eta hori da ikusi nahi dena.
Varrarekin bigarren arazoa eta denbora galtze handia. Jokaldi honetan, askoz ere argiago ikusten zen jokoz kanpo izan zela. 4 minturen ostean, jokoz kanpo adierazi zuen. Horretaz aparte errelak bi jaurtiketa egin zituen partidu osoan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario