sábado, 17 de agosto de 2019
ATHLETIC CLUB - BARTZELONA
GIZON BAT DA? HEGAZKIN BAT DA? EZ, ARITZ ADURIZ JAUNA DA.
Argazkia/Foto: Juan Echevarria.
Iepa lagunok, liga hasi berria da eta hona hemen berriz ere Athetic San Mamesen jokatzen dituen partiduen lehen iritzi artikulua. Hasi aurretik gogoratu nahi dizuet, jarraitzaile moduko iritzia dela, ez naizelako erreportaria.
Lehen partidua Bartzelonaren aurka, irabazi ahal zitzaion egun horietako eta horrela gertatu zen .
Athleticen lehen zatia bigarrena baino hobea izan zen. Orotara partidu borobila, talde dinamiko bat baloia mugitzerako garaian. Presio altura bartzelonari aurre egiteko eta horrela lehen aukerak sortu zituen. Athletic ausart bat, jaurtiketak egiten dituen talde bat. Bartzelonak ere bete aukera izan zituen, eskerrak aukera garbienean Luis Suarezen jaurtiketa zutoinera joan zela. Gero Unai Simonek gelditu paregabea egin zuen.
Bigarren zatian, lehenengoaren presioa alturen eraginez atzera sartzera behartu zituen baina nahiz eta bartzelonak baloia ikutu eta ikutu Unai Simon eta defentsak oso ondo egin zuten bere lana. Athelticek ere bere aukera izan zituen eta jokoa beste era batera eramateko, aldaketak egin zituen. Sancetek debuta egin zuen. Lehoi kume baten beste debut bat eta minutuak beharko dituena. Beñat ere atera egin zen erdigunean laguntza emateko.
88 minutuan, Aduriz zelaira eta harmailaren txalo zaparrada paregabea. Handik gutxira, lehen jaurtiketa txundigarrian sekulako gola. Eskuak burura eramatekoa. Momenturik garrantzitsuenean sartutako. 38 urterekin, eta bere azken denboraldia paregabe hasteko modukoa eta hiru puntuak etxean gelditu ziren.
BESTE GERTAKARI BATZUK:
1- Koldo Aguirreren omenezko minutu bateko isilunea.
2- Nesken taldearek harrera, karrantza kopa lortu ostean.
3- Harmaila topera taldearekin hasieratik.
4- Denboraldian ikusi nahi dugun Athletic bat.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario