martes, 25 de junio de 2019
BILBOKO MANGA ETA KULTURA JAPONIAR 5RREN AZOKA
Ekainaren 21tik 23ra, Euskalduna jauregia, bilboko manga eta kultura japoniar 5rren azoka ospatu egin zen.
Ekitaldia bi gunetan zegoen bananduta, goiko solairua eta beheko solairua. Sarrera ondoan gune ez-komertziala zegoen. Bertan artistak, informazio gunea, arropa gordailua eta kultura elkarteak zeuden.
Beheko solairuan, stand komertzialak, bideojoko gunea, mahai joko eta tailer guneak etab zeuden.
Ekitaldiari hasiera emateko, bilboko japoniar enbaxadaren gobidatuei aurreskua dantzatu zitzaien eta ondore "kata" izeneko arte martzial ikuskizun bat.
Hitzaldi ezberdinak egon ziren hiru egunetan zehar, bi leku ezberdinetan. Gainax enpresari buruzko hitzaldia, Evangelion animearen sortzaileak, David Heredia CoolJapanen partez.
Dragoi bolari buruzko hitzaldia ere izan zen, jende guztiak parte hartu ahal zuena, eztabaida atsegin batean.
Podscast gune bat ere egon zen, gai ezberdinei buruzkoa: Instagram eta makillajea cosplay mundurako, poppijack cosplayer gonbidatuari elkarrizketa etab.
Arteaz ere gozatzeko denbora ere egon zen, Mitsuru Nagataren bitartez. Sumi-e margotze teknika erakutsi zuen, gerora geisha bat tintarekin margotzeko. Oso ikuskizun polita.
Erakusteak ere egon ziren 3 egunetan zehar. Japoniar bonsai eta jantzi batzuk, steampunk.
Jarraian ekitaldiko beste zenbait argazki:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario