sábado, 1 de junio de 2019
LAMIAKO MASKARADA 2019
Beste urte bat eta berriz ere ospatu zen LAMIAKO MASKARADA. Arlo pertsonalean, arraroa bezain berezia izan da aurtegoa.
Arraroa 15 urteren ostean, lehendabiziz egin ez dudalako eta berezia lehendabizi ikusi banu bezala sentitu nuelako.
Eguraldia lagun izan zen, arratsaldeko zatian bero izugarria egin zuen, hala ere, jende mordoa egon zen pertsonaien batze zatian. Gauan eguraldia mantendu egin zuen, tenperatura aldetik oso giro bikaina egon zen.
LAMIAKO MASKARADA hasi aurretiko, argi itzaltze hori berezia izan zen. Gero Prudentziaren historia hastearekin batera oilo ipurdia gorputzean. 15 urtetan LAMIAKO MASKARADA arratsalde eta gaueko zatiak egin ostean, nostalgia antzeko bat sentitzen da.
Maiatzaren azkenengo ostirala, egutegian gorriz jarritako eguna da. Txikitatik oinarrituta dagoen ekitaldia da. Ez dago hitzik egun hori heltzean sentitzen dena. LAMIAKO MASKARADA, auzoa, kultura, mitologia ... da. Urteetako lana eta hilabeteetako entseguak ere badira, egun berezian dena oso ondo ateratzeko.
GORA LAMIAKO MASKARADA
Jarraian egunean ateratako argazki batzuk:
*Oharra: Gaueko argazkietan ballak agertzen dira-.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario