domingo, 17 de marzo de 2019

ATHLETIC CLUB - ATLETIKO MADRIL





             Azkenean San Mames berrian, Athleticek irabazi egin dio Atletiko Madrili.


            Eraginkortasunak erabaki zuen partidua, ez zen aukera askorik egon eta Athleticek birritan asmatu eta 3 puntu gehiago, guztira 37.

            Athletic oso serio hasi egin zuen partidua eta atletikok aukerarik ez sortzea lortu egin zuen, horrek defentsa lan ona egin zutela adierazten du. Athleticek aukerak izan zituen, argiena Ibairen jaurtiketa eta Oblaken gelditu paregabea.

          Bigarren zatian Atletiko madril hobetu hasi egin zuen eta aukerak izan zituen baina Athleticen defentsak bere lana primera egin zuen. Lehen aldaketa garrantzitsua izan zen. Cordoba zelai barrura sartu eta berehala Williamsi pasea eta honek barrura 1-0. Aurretik jartzea garrantzitsua izan zen, eta aukera gehiago izaten jarraitu zuten.

         Kodro ere irten zen zelaira eta Ibairen pase bikain baten ondoren, Athleticekin bere lehen gola sartu egin zuen 2-0, 85rren minutuan partidua erabakita utziz.

         Jarraitzaileak tinko egon ziren animatzen eta partiduaren zenbait momentutan, JUVE JUVE kantuak ere entzun ziren. 37 puntu hauekin, rreala gaintu egin du eta puntu bat aurretik jarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario