domingo, 24 de febrero de 2019
JAPAN WEEKEND BILBAO 2019 (OTSAILA)
2019ko otsailaren 23an, Barakaldoko BECen Japan Weekend ekitaldi berri bat egin zuten beste urte batzuetan bezala.
Zati ezberdinetan zegoen zatituta: zonalde komertziala (dendak), ez komertziak (artistak), bideojoko zonaldea, bi eszenatoki eta zenbait erakusketa (Dragoi Bola Super: Broly, el jardin de tokio...)
Stand ez komertzial asko egon dira aurtengo edizio honetan, marrazkiak, eskulanak etab saltzen zituztenak. Gauza harrigarriak egiten dituzte, bai pegatina moduan saltzeko, marrazki moduan edota 3d inpresorak erabilitako gauzatxoak ere.
Urtero lez, txapelketa ugari egon ziren: anime abestiak asmatzeko lehiaketak, cosplay lehiaketa, karaoke lehiaketa...
Arte martzial erakustaldia disfrutatzeko aukera ere izan zen ekitaldian.
Gehien harritu ninduen gauza, croma photocalla izan zen. Atzean izara berde bat zegoen eta aurrean paisai baten irudia ikusteko aukera, norberak nahi zuen tokian jartzeko eta gero ordenagailu baten bidez hobekien dagoen lekuan jartzen zituen argazkilariak.
Anime abestiak asmatzeko lehiketan taldekakoa zen eta talde bakoitzak puntuak lortzen zituzten asmatzen zituzten bakoitzeko.
Karaokea ere klasiko bat da ekitaldi barruan, maila parekatua egon zela esan daiteke eta lehia estua izan zen irabazleak nortzuk izan ziren jakiteko garaian.
Cosplay lehiaketa, jende gutxik parte hartu egin zuten baina antzezlan bikaina egin zuten partehartzaile guztiak. Cosplay lehiaketako epaileak: PirataChristina, Akitsune eta Ayuru izan ziren
Dragoi bola N-cast eta Seve Atenciak hitzaldi bat eman zuten, Dragoi Bolaren eboluzioari buruzkoa. Hitzaldia euskaraz ere izatea poztekoa da eta jende ugari egon zen bertan. Bikoizlari moduan izandako pasarteak kontatu zituen Sevek.
Dragoi Bola nola bikoiztu zuten azaldu egin zuen, pertsonaiak nola prestatu behar izan zituzten hasiberriak izan ziren lehen bikoizlari horiek. Behin hitzaldia bukatuta, galderen tartea ere izan zen eta bukatuta, Dragoi Bolaren Photocallera elkarrekin argazki bat ateratzera gerturatu egin ginen.
BESTE ARGAZKI BATZUK
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ikaragarria!
ResponderEliminar