jueves, 21 de febrero de 2019

ASASSIN CREED CHRONICLES: CHINA




                   Iepa lagunok:


            Gaurkoan Assasin Credd Chronicles: Chinari buruz hitz egitera nator.



          Esan beharra daukat jokatu ditudan frankiziako jokorik ezberdinena izan dela. Ubisoften dohainik zegoenez, aukera bat ematea pentsatu egin nuen eta orain dela gutxi gainditu berria daukat.

         Hasiera batean, gehien harritu ninduena 2d jokatzen dela izan zen. Plataforma joko bat da izatez baina helburu jakin batzuk lortu behar dira.

        Hasieran tutorial txiki bat dago kontrolak nola doazen jakiteko, ez da partida guztietan gertatzen zeozer berria dagoenean soilik. Jokoa 12 ataletan banandua dago, batzuk luzeagoak dira eta beste batzuk laburragoak.

       Hiru era ezberdin daude jokoa gainditzeko: hilketak egin, borrokan irabazi edota isiltasuna erabili eta helburura heldu (batzutan borroka egin behar da ) inor hil egin gabe. Atal bakoitzaren amaieran puntuazio bat ematen dizute egindakoaren arabera: hilketak, ninja bat izatea...

Partidako momentu zehatz batzuk, bereak eta bi egin behar dira gainditzeko. Zati batzuk gainditzeko zeozer egin behar da, nonbaite heltzeko etab.

Beste jokoetako mekanika batzuk ere mantentzen ditu eta hori eskertzekoa den gauza bat ere bada. 

  

No hay comentarios:

Publicar un comentario